Kaixo:
B1eko ikasleak gara eta pasa den astean Arte Ederrak museora joan ginen. Joan baino lehen gure irakasleak argibide batzuk eta azaldu behar genituen koadroen informazioa eman zizkigun guk etxean prestatzeko. Hau guztia egin ondoren museora joan ginen, batzuek bakarrik eta beste batzuek binaka azaldu behar izan zituzten koadroen informazioa eta ezaugarriak . Hasieran nahiko urduri egon arren, lehenengoak azaldu eta gero poliki-poliki lasaitu ginen eta bisitaz gozatu ahal izan genuen eta gustura egon ginen.
Horregatik, honelako irteerak eta ekintzak egitera animatzen zaituztegu, guk bezain ondo pasatzeko. Joan zaitezte eta proba ezazue.

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



