hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 02 / 19

::Maite Gonzalez Bilbao.

Aukera paregabea izan genuen asteburu honetan Vila-real eta Errealarekin sailkapenean distantzia handitzeko. Baina aukera horri ez genion probetxurik atera. Eta hor gaude, laugarren postuan sendo. Baina atzokoa luzatuz gero, postu hori kolokan egongo da. Azkeneko bi partidetan puntu bakarra lortzea eta erakutsitako jokoa ez dira datu baikorrak.

Valverdek bi aldaketa egin zituen hamaikakoan. Alde batetik Ibaik jokatu zuen Muniain-en ordez, aldaketa hau taktikoa izan zen. Beste alde batetik, San Josek jokatu zuen zelai erdian, Iturraspek partida bateko zigorraldia bete behar zuelako. Ikaragarri nabari zen Abadinarraren falta.  Bielsarekin nabarmen egin zuen aurrera, baina aurtengo maila ikaragarria da, zelai erdian sendotasun handia lortu du eta jokalari klabea dela uste dut, eta atzo ikusi genuen bezala, ezinbestekoa.

Mallenco-k urteroko oparia utzi zion Gurperi

Mallenco-k urteroko oparia utzi zion Gurperi

Partida oso txarra jokatu zuen Athletic-ek, eta honi arbitroaren jokaera gehitu behar zaio, partida are txarragoa egin zuena. Athletic-ek berak galdu zuen norgehiagoka, ez diot arbitroa porrotaren erruduna denik. Baina nirekin egongo zarete, Undiano Mallenco esatearekin batera, etorriko denaren jakitun gara Bilbon! Estatistika txarra baino txarragoa daukagu Mallenco-rekin, berak arbitratutako partidetatik 17tan galdu dugu. Arbitro nafar horrekin beti izan ditugu partida tirabiratsuak, eta Gurpegik behin esan zuen moduan, Nafarroatik txartel horiak ateratzeko prestuegi datorrela uste dut. Alde bietan berdin jardungo balu ez nuen kexarik izango, baina ez da horrela izaten…

Ikasi behar duena, eta asko gainera, Aritz Aduriz da. Berdegunean gertatutako iskanbila guztietan dago, eta ez badago, sartu egiten da. Jokalariak jasotako txartel hori asko lelokeriengatik izan dira, baina 33 urterekin esnatzeko ordua da!

Adurizek berriro ikusi zuen txartel gorria.

Adurizek berriro ikusi zuen txartel gorria.

Jardunaldi bi hauek azkar ahaztu behar ditugu, eta hurrengoko partidarako txip-a aldatu. Valverdek domekako partidaren ostean honako hau esan zuen: “Batzuetan, galtzea ondo dator”. Probatu dugu zer den San Mames-en galtzea, gainetik presioa kendu dugu, eta orain berriz ere gure futbola berreskuratzera, eta garrantzitsuena, puntuak gehitzera behartuta gaude.

Erantzun bat orain arte.

  1. Jon dice:

    Taldearen jokoa alde batera utzita, Caparrosek, orain urte batzuk argi eta garbi hitz egin zuen Undianori buruz: «Tiene una virtud y es que nos desquicia. No sé si es casualidad, pero le ocurre siempre con el Athletic. Esperemos que la próxima vez tenga más suerte».


Shares