hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 02 / 23

::Mikel Etxebarria.

San Mames zaharra behin eraikita, zelaia nork zainduko aurkitu behar izan zuen taldeko zuzendaritzak. Lan hori San Mames Beko baserrian bizi zen Gojenuri familiari egokitu zitzaion. Miserikordiatik Olabeagarako bidean zegoen baserri hura izan zen Athletic-en lehenengo garbitegia, hantxe garbitzen eta sikatzen baitziren jokalarien kamisetak. Gainera, txiringitoa ere izana zen, partida-egunetan edariak saltzeko postu txikia kalera ateratzen zuten ikusleek egarria baretzeko. Negozioak, baina, ez zuen gehiegi iraun, Gojenuritarrek uko egin ziotelako udalak eskatutako zergak ordaintzeari.

"Sandios" eta" Guadaña"

«Sandios» eta» Guadaña»

Aita gizon ipurterrea omen zen, erraz haserratzen den horietakoa, eta izugarrizko sesioak zituen zelaia zapaltzen zuten guztiekin. «San Dios, ez zapaldu belarra!» » San Dios ez pasatu hortik!». Makulu-hitz hura hainbestetan erabilita, ez da harritzekoa zaleek «Sandios» birbataiatzea. Athletic-entzat urte horiek zoragarriak izan ziren, baina ez da harritzekoa, San Mames «Sandios»-ek zaintzen zuen eta.

«Sandios»-ek ederto gobernatzen zituen zelaia zapaltzeko erabiltzen zituzten idiak, eta Jesus «Guadaña»k, «Sandios»-en semeak,  trebetasun aparta zuen segarekin. «Sandios» eta «Guadaña» soropilaz  arduratu ziren betebehar hori Viteri familaiak bere gain hartu arte. Hori gertatu aurretik, «Sandios»-ek bere nahia bete egin zuen eta Athletic-en kamiseta janztea lortu zuen. Gainera, egun horretan Historiara pasatu zen, baina ez futbolaren Historiara, Photosop-enera baizik. 1915eko kopa irabazi ostean, argazki ofizial bat ateratzea erabaki zuen orduko presidenteak. Argazkia ateratzeko egunean, berriz, Mestraitua jokalaria ez zen agertu gaixorik egoteagatik. Alejandro de la Sota presidentea argazkia beste egun batean atera ez atera zegoenean, argazkilariak, ideia bitxia bezain bikaina izan zuen: lorazainari kamiseta jantzi, argazkia atera eta estudioan Mestreituaren burua jarri «Sandios»-en lepoaren gainean. Horrela, San Mames bekoko» jainko txikia» gorenera heldu zen, Athletic-en aldareetara.

"Sandios". Erdiko lerroan hirugarrena eskumatik.

Txapeldunak eta «»Sandios». Erdiko lerroan hirugarrena eskumatik.

 

 

 

 

 


Shares