Maite Gonzalez Bilbao.
Azkenengoaren aurka jokatzeak ez du zertan erraza izan, atzo horren adibide izan genuen Benito Villamarin futbol zelaian. Batzuetan bizitza jokatzen ari diren talde horiekin kontu handia izan behar da, bi ahoko armak dira! Gainera, Athletic-ek azken partidetako joko txarraren ildoari jarraipena eman zion. Horrela ez da erraza izango Champions-i eustea.
Baina, tira, asteburuko betebeharra konplitu dugu, hiru puntuak gehitzea. Lasaitasun pixka bat ekarriko dizkigute azkenengo partiden ostean, are gehiago lehiakide batzuen hurbiltasuna kontuan izanda. Distantziak murrizten ari dira, eta ez litzaidake gustatutako horrek taldean antsietaterik sortzea.
Atzokoan Athletic-ek ezin zuen arbitrajearen gaineko kexarik izan, dena gure alde egon zen. Hobeto esanda, Betis-en aurka joan zen. Kanporatu bi izan zituen talde sevillarrak eta penalti bi jan zituen arbitroak zuri berdeen alde. Valverdek esan zuen moduan, Athletic-ek lehiakidearen ezbeharretik probetxua atera zuen.
Bederatziren aurka taldeak erakutsi zuen ezintsuna irudi kezkagarria izan zen. Nahiz eta aurkaria jokalari bi gutxiagorekin egon, ez zen nabari, eta hori ez da batere seinale ona. Baina zerbait positiboa ere atera genuen atzoko partidatik. Guillermok lehenengo taldearekin gola egin zuen. Gosez zelairatu zen aurrelaria eta berehala egin zuen gola. Bilbao Athletic-en 12 daramatza, aukera bat izatea soberan irabazten ari da gaztea.



![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



