hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 02 / 27

::Nuria Barrasa.

Athletic-ek etxetik kanpo jokatu duen azken partidan, Betisen kontra hain zuzen ere, epaileak Athletic-en alde penalti bat adierazi zuen eta botatzeko ardura Muniainek hartu zuen eta bai, gola sartu zuen.

Hala ere, jakin badakigu azken urteetan Athletic-ek ez duela zorte handirik penaltien kontu honetan, Aitor Larrazabalek futbol profesionalean jokatzeari utzi zionetik esango nuke nik.

Zuen ustez nork hartu beharko luke penaltiak jaurtitzeko ardura?

Honekin lotuta, Athletic-en entrenamenduetan inportantzia gutxi ematen diete penaltiei eta gehiagotan landu beharko lukete ala zorte kontua da dena?

 

Muniainen jaurtiketa

Muniainen jaurtiketa

13 Erantzun orain arte.

  1. patxi dice:

    Diozunez, Larrazabalek penaltiak botatzeari utzi zionetik, ez da egon erabateko ardura hartu duenik;aitzitik, jokalarien dantza gertatu izan da: Urzaiz, Iraola, Marinez, Llorente…
    Nire ustez, batetik, entrenamenduetan garrantzi handiagoa eman beharko liokete honelako jokaldiari, gehiagotan entrenatuz; eta, bestetik, erabaki beharko lukete zeinek bota, hau da, zeinek hartuko dion lekukoa Larrazabali zein Daniri zein Gisasolari zein Fidel Uriarteri zein…

  2. Fran dice:

    Nire ustez Iraolak bota beharko lituzke penaltiak, teknika gehien daukana delako. Athletiken (penaltiei buruzko kontuan) arazo handiena izan da, batek botatzen badu eta kale egiten badu, hurrengo penaltia ez du botako. Egoera hori ez dela onena uste dut.

    Talde guztiek daukate espezialista bat penaltiak jaurtitzeko eta hori nabaritzen da. Espezialistak normalean jaurtiketak entrenatzen ditu, orduan, konfidantza handia dauka bere jaurtiketan. Gainera beste taldeen atezainak ondo ezagutzen ditu eta euren mugimenduak oso ondo dakizki. Ziur nago, Athletiken jokalariek ere entrenatzen dituzte jaurtiketak, orduan nire ustez, entrenamendua ez da arazorik handiena.

    Esan dudan bezala, Iraola da, nire ustez, jaurtitzailerik onena baina azkenik, ardura hori hartzeko, pertsonalitate handia eduki behar da eta kale eginez gero, jaurtitzen jarraitu behar da.

  3. hamaikaetabat dice:

    Zorte eskasa edo ezgaitasun handia azken urteetan. Penalti guztiak sartzen dizkigute eta asko eta asko huts egiten ditugu. Penaltia jaurtitzeko jokalariaren izaera eta teknika garrantzi handikoak dira.
    Jaurtitzaileak, ausarta izateaz gain, bere buruaz ziur egon behar du, azken uneko zalantzak porrotaren ataria dira eta.
    Teknikari dagokionez, baloia ondo jotzen jakin behar da eta horretan athletic-eko jokalari gehienak ez dira oso fin ibiltzen. Athletic-en ez dago faltak zein penaltiak botatzeko espezialistarik. Duda, Ronaldo, Messi, Koeman… bezalako jokalariek baloia astintzen dute faltetan eta penaltietan. Baloiari ematen dioten indarra,norabidea, gorputza zelan kokatu eta abar kontrolatzen dituzte. Gainera, daukaten teknikari esker, penaltia botatzeko modua aldatu ahal dute partida batetik bestera.
    Oraingo jokalarien artean, Ibai ikusten dut egokiena, baina jarraitzeko aukera eman behar diote. Aurten aldeko penalti gutxi izan ditugn arren, hiru jaurtitzaile ezberdin egon dira eta hori seinale txarra da.

  4. oier dice:

    Niri penalti hau gustatzen zait. Edonork bota ahal du.

  5. Jon dice:

    Azken urteetan izandako hutsegiteak ikusita, Cruyffen penaltia irtenbiderik onena da

  6. fontsi dice:

    Jokalariek penaltiak entrenatzen dituzte, jakina! Eta ziur nago, gainera, ondo botatzen dituztela pentsatzen dutela; izan ere, denok dakigu Iraizozek ez duela penalti bat gelditzen ezta txiripaz ere, jokalariek Iraizozekin penaltiak entrenatzen dituztenez, jaurtiketa guztiak barrura doaz. Horrela normala da haiek pentsatzea ondo botatzen dituztela. Arazoa dator partidetan, beste taldeetako atezainak Iraizoz baino hobeak direnean penaltiak gelditzen.

    Gaia serioago hartuta, nire ustez, penaltien sekretua gogor jotzean eta jokalarien ausardian datza. Bi ezaugarri horiek betetzen dituztenak atzelariak izan ohi dira; gure kasuan, uste dut onena betikoa litzatekeela: Gurpegi.

  7. Maite dice:

    Ni Fontsi-rekin bat nator, atzelariak izan behar dira penaltiak bota behar dituztenak. Orain Gurpegi zein Laporte jaurti ditzakete. Gainera bolada paregabean daude biak. Penaltiak jaurtitzeko konfiantza izatea ezinbestekoa da, bestela jokalariei atea txikiagotu egiten zaie.

  8. Mugatzaileak dice:

    Entrenamenduetan landu beharrekoa da, jakina! Gure ustez, Athleticek ez dauka jokalaririk penaltia jaurtitzeko konfidantza nahikorik duenik. Bat aukeratzekotan, Iturraspe izango litzateke gure aukeratua.

    • mugazainak dice:

      Iturraspe??? Amama zenak, herrenak, hobeto egingo zuen. Azkeneko jaurtiketa 3 zurtoinen artean 2011ko abuztuan, Bielsaren lehenengo garaian.

  9. iker dice:

    Ibaik ondo sartuko lituzke, jokalari ona da-eta.

  10. Nuria dice:

    Alde batetik Iraola egokiena delakoan nago, fisiko eta teknikagatik, baina ez zaiola gustatzen ematen du, penalti bat ez du sekula botatzen eta.
    Beste aldetik epaileak penalti bat gure alde adierazten duenean zurrumurru handia sortzen da San Mamesen eta hori ez da ona jokalarientzat.
    Gainera penaltia gure kontra baldin bada denok urduri samar jartzen gara eta Iraizoz banintz, kikildurik nengoke hainbeste zalantzarekin nire gain.

  11. Leticia dice:

    Nire ustez, orain dela 10 urte, Athletic ez dauka sorte penaltiekin, entrenamenduetan gutxi lan egiten dutelako

  12. hamaikaetabat dice:

    Badirudi Nuriaren galderak zorte ona ekarri duela, azkenengo penaltietan asmatu dugu eta.


Shares