hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 03 / 3

::Maite Gonzalez Bilbao

Ostiralean egiaztatu genuen azkeneko asteetan bizi izandakoa amets gaiztoa baino ez zela izan. Athletic era sendoan garaipeneko bidera itzuli zen. Berriz ere San Mames-en talde indartsu, seguru eta eraginkorra ikusteko aukera izan genuen.

Di-da batean Athletic-ek Granadarekin bukatu zuen. 18. minuturako markagailuak bi eta hutsekoa adierazten zuen, Aduriz-en gol ikaragarriei esker. Athletic-ek partidaren jabetza zeukan. Abantaila honek lasaitasun handiz jokatzeko aukera eman zion. Gainera, Aduriz-en gaua izan zen. Golez gain, donostiarrak jokaera nabaria izan zuen berdegunean, kalitatezko detaileak utzi zituen partida osoan zehar, eta hori Granadako atzelarientzat gehiegizkoa izan zen.

Adurizek taldekideek sinatutako baloia eraman zuen etxera.

Adurizek taldekideek sinatutako baloia eraman zuen etxera.

Aduriz-ek azkenaldiko irudi eskasa alde batera utzi zuen, eta izarraren “mozorroa” jantzi zuen. “Hat-trick”-a lortzeko hainbat aukera izan zituen, eta azkenean berari egindako penaltia jaurtiz lortu zuen. Nahiz eta bera penaltia botatzeko arduraduna ez izan, ostiraleko partidaren kasuan Muniain-ek botatzeko keinua egin zuen, baina honek taldekideari penaltia jaurtitzea utzi zion, oso detaile polita!

Ostiralekoa gau zakarra izan zen, hotza eta euria, txapeldunentzako gaua, eta San Mames berriro ere bete egin zen. Animatzea kostatu zitzaigun giro hotzagatik, baina jarlekutik altxatzea eragiten duten jokalariak daude, eta Gurpegiren golarekin denok zutitu ginen. Gaueko laugarrena izan zen, eta gainera, hain maitea den kapitainak sartutakoa.

Gurpegui gola ospatze. (Ignacio Perezen argazkia)

Gurpegui gola ospatzen. (Ignacio Perezen argazkia)

 Gure atzetik datozen taldeek lortutako emaitzak ikusita, are borobilagoa izan da asteburua. Vila-real-en  berdinketa eta Errealaren porrotarekin sailkapenean sei eta zazpi puntura daude. Laugarren postua pixka bat hurbilago!


Shares