hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 03 / 11

::Maite Gonzalez Bilbao.

Igandeko partida ondo baino hobeto hasteko aukera izan zuen Athletic-ek. Lehenengo minutuan Aduriz-ek gol aukera paregabea izan zuen baina oso erremate txarra egin zuen ezker oinarekin. Valentziak sartutako gola baino minutu batzuk lehenago Herreraren jaurtiketak eskuin zutoinean jo zuen. Athletic-ek bere joko estiloari eutsi zion, Mestalla zelai madarikatuan jokatu arren.

Partidako gol biak epailearen akats bitatik etorri ziren. Lehenengoa, Valentziarena, jokaldi polit baten ondoren etorri zen. Baina Feghouli defentsa zurigorria baino pixka bat aurreratuago zegoen; beraz, jokoz kanpo zegoenez. golak ez zuen markagailura igo behar izan.

Valentziaren golaren jokaldia

Valentziaren golaren jokaldia

Athletic-ek penaltiz sartu zuen gola. Herrerari egin zioten penaltia, baina egia esanda zalantzan jartzeko modukoa da. Horrelako jokaldi batean penaltia adieraziz gero, partida guztietan hainbat seinalatu beharko lituzkete. Jokaldiaren zalantza alde batera utzita,  Aduriz-ek baloia hartu eta barrura sartu zuen, nahiz eta aurrean penaltiak geratzen atezain trebea izan. Konfiantzaz jaurti zuen eta atezaina erdi-erdian tinko geratu zen.

Atezainak ez zuen Aduriz urduri jarri.

Atezainak ez zuen Aduriz urduri jarri.

Hortik aurrera taldeak nahiko ondo eutsi zion partidari. Baina azpimarratzekoa da Athletic-en hegaleko jokalariek egindako partida txarra. Muniainek zein Susaetak ez zuten partida ona izan, eta horrek Athletic-entzat karga handia suposatzen du. Puntuz puntu aurrera goaz, eta datorren jardunaldirako partida oso inportante daukagu lehiakide zuzen baten aurka. Astelehenean gure objektiboetatik hurbilago egon gintezke!!


Shares