::Maite Gonzalez Bilbao.
Astelehenekoa garrantzi handiko partida izan zen. Tentsio handiko norgehiagoka izan zen, horregatik berdegunean ikusitako jokoa ez zen espero bezain ona izan. Hiru puntu baino gehiago zeuden jokoan. Denboraldiko une honetan lortutako puntu guztiak oso garrantzitsuak dira. Gainera, aukari zuzen baten aurka sailkapenean distantzia mantentzea ez dago batere txarto.
Athletic-i asko kostatu zitzaion erreakzionatzea, aurkariei 55 minutu oparitu genien. Taldearen esnatzearekin batera, arbitroak Vila-real-eko jokalari bat kanporatu zuen. Hamar jokalariren aurka jokatzean gauzak errazago izanohi dira, baina ez da beti horrela gertatzen. Gainera, kanporaketatik aurrera Vila-real-eko jokalariek partida etenda mantentzeko ahaleginak egin zituzten.
Iturrasperen erdiraketa bikain baten ondoren Aduriz-ek burukada harrapaezina jartzea lortu zuen zurigorrien gola lortzeko. Ikaragarri gustatzen zait Aduriz buruz errematatzen ikustea. Pena izan zen baina CUATRO-k egindako emankizun» ona»ri esker gola errepikapenean ikusi behar izan nuen. Gol honi esker, Athletic-ek partida berdintzea lortu zuen. Vila-real-ek bigarren zatia hastean gola lortu baitzuen, Balenziagaren akatsaren ondoren.
Lehenengo zatiaren bukaeran zurigorriek egindako jokaldia batekin sutan jarri nintzen. Areatik hurbil falta bat jaurti behar zen eta falta azkar ateratzea erabaki zuten. Egia esanda, hori ez da gure espezialitateetako bat. Uste dut inork ez zuela erabaki hori ulertu. Gainera, txarto atera zenez Vila-real-ek kontraerasoa egiteko aukera izan zuen. Erabaki horiek oso garesti irten daitezke; beraz, zuhur ibili beharko dira hurrengo batean.


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



