::Maite Gonzalez Bilbao.
Elx-ek eta Athletic-ek jokatutako partidaren hasieratik amaiutu arte berdegunean zeuden jokalariez gain, beste protagonista bat egon zen, haizea. Horrek partida izugarri oztopatu zuen. Norgehiagoka oso aspergarria izan zen. Gol aukera gutxi egon ziren, Athletic-ek jaurtiketa bakarra egin zuen hiru zutoinen artean, oso datu esanguratsua.
Zelaian deseroso eta defentsan trakets ibili ziren zurigorriek. Partida arraroa, zatarra eta jokatzeko oso zaila izan zen. Baina sortutako aukerak kontuan izanda, puntua ontzat eman behar da. Puntuak gehitzea beti seinale ona da. Gainera, jasotako golen marka ere asko hobetu dute zurigorriek, azkeneko sei partidetan gol bi soilik jaso dituzte.
Asteartean Valverdek De Marcos-i eskuin hegalean jokatzeko aukera eman zion partidaren hasieratik. Oso gustuko dut jokalari hau. Baina ez zitzaidan batere gustatu bigarren zatian eskuin hegaleko jokalariek egindakoa. Iraolak eta De Marcosek euren tokiak aldatu zituzten. Nire ustez oso zoritxarreko erabakia.
Asteartean ere, aldaketak egiteko orduan, egoera bitxi bat gertatu zen. Valverdek zelai erdiguneko jokalari bat, Herrera, aldatu zuen, eta haren ordez Erik Moran zelairatu zuen. Esanguratsua da Beñat aulkian izanda, jokalari gaztea aukeratzea. Seinale txarra Igorreko jokalariarentzat. Jokalaria garrantzitsua dela esan arren, bigarren plano betera baztertuta dagoela dirudi.


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



