hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 04 / 9

Maite Gonzalez Bilbao.

Athletic-ek Levanteren aurkako partida erosoago bukatzeko aukerak izan zituen.  Atsedenaldira bi goleko errentarekin joan ziren zurigorriak, baina bigarren zatia ez zen oso lasaia izan. Levantek eginbeharreko lana egin zuen, eta gainera Mikel San Josek bere atean gola sartu zuen. Partidako azken 20 minutuak tentsio handikoak izan ziren. Denok arbitroaren azken txistuaren zain geunden.

Athletic presiopean ondo moldatzen dela erakutsi zuen atzo. Sevilla hiru puntura jarri zen asteburuan, eta atzoko partida galduz gero Athletic-ek orain arte bizi izandako lasaitasun-egoera aldatuko litzateke. Momentuz lasaitasun pixka batekin eutsi diezaiokegu laugarren postuari.

San Josek partida bi jarraian daramatza maila onik eman gabe. Atzokoan penalti bat huts egin zuen, eta Iraizoz-en atean gol bat sartu zuen. Ahazteko gaua izan zuen! Penaltiekin gertatzen ari dena misterio hutsa da. Gainera, atzoko penaltia ez zen hiru zutoinen artean joan, zuzenean kanpora joan zen.

Etxeita partidaren amaieran. (ignacio Perezen argazkia)

Etxeita partidaren amaieran. (Ignacio Perezen argazkia)

Defentsan bikote berria izan genuen Levanteren aurkako partidan, Etxeita eta San Jose. Xabier Etxeita-rentzat lehenengo partida zen denboraldi osoan. Arraroa da 32. jardunaldian jokalari baten debuta ikustea. Atzelaria sendo mantendu zen nahiz eta 8 hilabetean lehiaketatik kanpo egon. Nire ustez, atzo berdegunean ikusi genuenaren arabera Etxeita San Jose baino hobeto dago.

Partidako jokaldi klabea Casadesus-ek Rico-ri egindako sarrera gogorra izan zen. Txartel gorrikoa zen sarrera hori, baina arbitroak ez zuen txartelik atera, lotsagarria! Rico lesionatuta erretiratu behar izan zen. Momentu horretara arte zelaian agintzen zuen jokalaria zen. Espero jokalariak ezer garrantzitsurik ez izatea, talde honetan jokalari inportantea baita!

Ricori egindako sarrera gogorra

Ricori egindako sarrera gogorra

*Hasierako argazkia ere Ignacio Perezena da.

 

Erantzun bat orain arte.

  1. hamaikaetabat dice:

    Kritika asko jaso ditu San Josek, baina defentsa-lana oso ona iruditu zitzaidan. Zenbat aukera garbi izan zuen Levantek partida osoan? Gola zorte txarreko txurro bat izan zen, baina San Jose jokaldira heldu zen (jokaldi horretan Muniainen utzikeria nabaria izan zen). Nire ustez,Etxeitak zein San Josek,partida ona egin zuten.


Shares