::Maite Gonzalez Bilbao.
Kirolari profesional asko daude munduan zehar, baina gutxi batzuek ez dute arrakasta ondo gestionatzen eta burua joaten zaie. Kirolari hauen atzean urte askotako lana dago, ez baita erraza eliteko kirolari izatera heltzea. Lan handi horren ondoren, zergatik bota dena lurretik ?
Orain dela egun batzuk Dani Benitez-en kasu ezagutu zen. Granada taldeko jokalariak kokainan positiboa eman zuen Betis-en aurka jokatutako partidaren ostean. Benitez-ek 20 minutu soilik egin zituen berdegunean, sarrera gogor baten ondoren txartel gorria ikusi zuen. Orain dakiguna kontuan izanda, jokalaria bere onetik kanpo zegoen. Kasu hauen aurrean beti galdera bera etortzen zait burura, zer behar dute futbol jokalariek egoera hauetara heltzeko, bada?
Gai honetaz pentsatzean ezinezkoa da Maradonaz ez oroitzea. 20 urterekin hasi zen kokaina kontsumitzen, Bartzelonako jokalaria zenean. Benitez-en moduan positiboa eman zuen. Maradonak zenbait substantziarekiko mendekotasuna zuen, baina hala da guztiz ere, munduko jokalari onenetarikoa kontsideratua izan zen.
Futbolaren munduaz gain beste kirol batzuetan ere aurki ditzakegu honelako kasuak. Marco Pantani txirrindularia hilda aurkitu zuten gaindosi baten ondoren. Munduko tenislaririk onenetarikoa ere drogako atzaparretan erori zen. Andre Agassik crystal-a kontsumitzen zuela aitortu zuen. Michael Phelps ere, azken urteetako igerilaririk onena, marihuana erretzen harrapatu zuten.Aipatutakoak adibide batzuk baino ez dira. Desoreka mentalak, arrakasta onartzeko ezintasunak edo beste hainbat arrazoik kirolari hauen bizitza dute. Publikoki epaituta egotea gogorrenetariko izan behar da, sinesgarritasuna galdu baitute. Ondorioak ikusita, merezi du horrelako bizitza eroatea?



![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



