::Maite Gonzalez Bilbao.
Presionaturik, presiorik gabe, astelehenetan, larunbatetan edo igandeetan, berdin da, Athletic-ek ez du huts egiten. Momentu inportanteetan aurpegia ematen du, eta atzo gainera partida ikaragarria eginda konplitu zuen. Garaipena ezinbestekoa zen, Sevilla hiru puntura izatea ez zitzaidan batere gustatzen.
Hasiera-hasieratik zurigorriek bideratuta utzi zuten norgehiagoka. 4. minuturako Aduriz-ek lehenengo gola egin zuen Susaetak ateratako korner baten ondoren. Athleitc-ek presio handia egin zion aurkariari, eta Malagari ezinezkoa zitzaion baloia izatea.
Nahiz eta lehenengo zatian bigarren gola sartzeko aukerak izan, atsedenaldiaren ostean etorri zen. Bigarren zatia hasi eta berehala gola egin zuten zurigorriek kontraeraso bikain baten ondoren. Moran-en baloi lapurretak hasiera eman zion hasiera jokaldiari. Malagarentzat kolpe psikologiko handia izan zen, eta une hartatik aurrera burua altxatzea oso zaila izan zen andaluziarrentzat.
Etxekoek dena zuten alde, oso eroso sentitzen ziren. Eta hirugarren gola sartuta, presio guztia kenduta, nahieran jokatu zuten. Atzo Athletic jokatzen ikustea plazera izan zen, gozatzeko partida!
San Mames klabea izan da denboraldi honetan zehar, eta Champions-erako giltza izango du. Etxean jokatuko dugun hurrengo partidak, Sevilla-ren aurka, erabakita utzi dezake Txapeldunen ligan jokatzeko klasifikazioa. Jardunaldi bat gutxiago eta 3 puntu gehiago, pixka bat hurbilago gaude, eta zaleok argi daukagu. “Athletic Champions League” kantua ozen entzun zen harmailetatik.
.




![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



