hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 04 / 15

Ana Calzadilla.

Gauzak ondo bidean Athletic-ek Champoins League-a jokatuko du. Oraingo taldea prest dago hiru txapelketari aurre egiteko? Jokalari berririk fitxatu beharko lirateke? Zeintzuk? Zein postu indartu beharko litzateke?

Championserako sailkatu zen taldea. Zenbat ezagutzen dituzue?

6 Erantzun orain arte.

  1. fontsi dice:

    Argi dago hiru txapelketatan parte hartzen dugunean ahalik eta jokalari garrantzitsu kopuru handiena izatea beharrezkoa izango zaigula. Hau hontuan hartuta, badirudi fitxaketaren bat egitea logikoena litzatekeela. Zein, baina? Ba, nire ustez, merkatuan ez dago aukera handirik; agian, izarrez beteta ez dauden talde horietan Mikel Rico, edo bere momentuan Koikili edo Toquero, bezalako jokalariak dauden begiratu beharko genuke, diru gutxiren truke etekin ona atera ahal zaielako.

    Bestalde, fitxaketarik onenak bigarren taldetik etorriko direna ziur nago. Erik Moranek, Guillermok, eta debuta egin gabe dagoen besteren batek paper garrantzitsua izango dute datozen urteetan. Ahaztu gabe sasoian ez dauden lehen mailako jokalariak, horiek berreskuratzea ere inportantea izango delako.

    • Juan Carlos Murillo dice:

      Nik egia esan Fontsik esandakoak berretsi baino ezin dut egin, ezpaitut beste jokalaririk ezagutzen.
      Helburua zein den, dena den, ideia ona iruditzen zait bigarren ekipoko batzuk igotzearena, gure filosofiatik hurbilago dago eta.

  2. hamaikaetabat dice:

    Athletic-ek fitxatu ahal dituenak angulak bezalakoak dira: gutxi eta oso garestiak. Aurrean aurten jokalari gutxi izan ditugu, baina Sola eta Ibai sendatzen direnean, ez dut uste fitxatzeko behar handirik izango dugunik.

  3. unai dice:

    Xabi Alonso, Agirretxe, Mikel Arteta, Roberto Torres, Oier Sanjurjo eta Raul Garcia

  4. Maite dice:

    Athletic-ek ez dauka fitxaketak egiteko merkatu oso handia. Aurten ditugun jokalari guztiak geratzen baldin badira (Muniain eta Laporte-n inguruan zurrumurruak daude eta)talde oso ona izango dugu, hiru txapelketetan ondo egoteko moduan (nahiz eta erraza ez izan). Baina horretarako ezinbestekoa da Sola eta ibai %100ean egotea. Eta batez ere, gure filosofiagatik, Bilbao Athletic-eko jokalariak prestatu behar dira lehenengo taldera igotzeko.


Shares