Hamaikaetabat datorren urteko egitaraua prestatzen hasi da eta horretarako zuen ...
Hamaikaetabat Foroari hasiera eman diogu. Hamar egunik behin Athletic-i buruzko galdera ...
::Mikel Etxebarria. Grisa. Grisa nagusi zen. Herriko lantegietako labeek aireratzen zuten ...
Argi dago hiru txapelketatan parte hartzen dugunean ahalik eta jokalari garrantzitsu kopuru handiena izatea beharrezkoa izango zaigula. Hau hontuan hartuta, badirudi fitxaketaren bat egitea logikoena litzatekeela. Zein, baina? Ba, nire ustez, merkatuan ez dago aukera handirik; agian, izarrez beteta ez dauden talde horietan Mikel Rico, edo bere momentuan Koikili edo Toquero, bezalako jokalariak dauden begiratu beharko genuke, diru gutxiren truke etekin ona atera ahal zaielako.
Bestalde, fitxaketarik onenak bigarren taldetik etorriko direna ziur nago. Erik Moranek, Guillermok, eta debuta egin gabe dagoen besteren batek paper garrantzitsua izango dute datozen urteetan. Ahaztu gabe sasoian ez dauden lehen mailako jokalariak, horiek berreskuratzea ere inportantea izango delako.
Nik egia esan Fontsik esandakoak berretsi baino ezin dut egin, ezpaitut beste jokalaririk ezagutzen.
Helburua zein den, dena den, ideia ona iruditzen zait bigarren ekipoko batzuk igotzearena, gure filosofiatik hurbilago dago eta.
Athletic-ek fitxatu ahal dituenak angulak bezalakoak dira: gutxi eta oso garestiak. Aurrean aurten jokalari gutxi izan ditugu, baina Sola eta Ibai sendatzen direnean, ez dut uste fitxatzeko behar handirik izango dugunik.
Xabi Alonso, Agirretxe, Mikel Arteta, Roberto Torres, Oier Sanjurjo eta Raul Garcia
???? Aste Santuko oporretan eguzkiak kalte egin dizu?
Athletic-ek ez dauka fitxaketak egiteko merkatu oso handia. Aurten ditugun jokalari guztiak geratzen baldin badira (Muniain eta Laporte-n inguruan zurrumurruak daude eta)talde oso ona izango dugu, hiru txapelketetan ondo egoteko moduan (nahiz eta erraza ez izan). Baina horretarako ezinbestekoa da Sola eta ibai %100ean egotea. Eta batez ere, gure filosofiagatik, Bilbao Athletic-eko jokalariak prestatu behar dira lehenengo taldera igotzeko.