hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 04 / 22

::Maite Gonzalez Bilbao.

Athletic-ek Bartzelona estutu zuen, eta partidari buelta ematera behartu zuen. Talde biek partida ona egin zuten, baina ni zurigorriek egindako partidaz arituko naiz. Eta bai, gure jokalariek partida irabazteko aukerak izan zituzten. Baina erdi zaurituta dagoen Bartzelona oso arriskutsua da, eta minutu bitan gol bi sartu ziguten eta gure animoak kolokan geratu ziren. Berdinketa onartzen hasiak ginenean, norgehiagoka galtzen jarri ginen.

Iraizozek partida bikaina egin zuen.

Iraizozek partida bikaina egin zuen.

Nabarmentzekoa izan zen Gorka Iraizoz-ek egindako lana. Beragatik izan ez balitz atsedenaldirako gol bat baino gehiago izango genuen kontra. Atezaina bikain egon zen, nahiz eta Bartzelonak sartutako bigarren golean huts galanta egin. Azkeneko bultzada bat falta izan zitzaigun Camp Nou-tik puntu bat ateratzeko.

Talde bientzako partida zaila zen. Athletic-entzat Sevilla hiru puntura zeukalako eta Bartzelonarentzat bolada txar batetik zetorrelako. Gainera zale katalanek ez zieten beste porrot  bat barkatuko, partida hasieratik zapi zuriren bat ikusi baitzen.

Datorren jardunaldian final bat jokatuko dugu, horrela aitortu zuen Valverdek partida amaituta. Berdinketarekin gauzak berdin geratuko lirateke. Irabaziz gero, Athletic-ek hurbil izango luke Champions-erako sailkapena. Baina partida galtzen bada, talde biak puntutara berdinduta egongo dira. Athletic-ek zuen puntu diferentzia pixkana- pixkanaka kontsumitzen joan da. Eta orain une erabakigarria heldu da, datorren igandean arratsaldeko zazpietan San Mames infernu hutsa izan behar da Sevilla-rentzat. Taldea hasieratik amaitu arte bultzatu behar dugu, hor baitago seguruenik datorren urtean Txapeldunen ligan jokatzeko giltza. Ni dagoeneko urduri, tentsioz beteta nago …  90 minutu zirraragarri biziko ditugu!


Shares