hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 04 / 25

 

::Maite Gonzalez Bilbao.

Lau partida.12 puntu. 360 minutu. Horien ostean Liga bukatuta egongo da. Lau desafio izango ditu aurretik Athletic-ek berriz ere Txapeldunen ligarekin amesteko.  Champions-eko play off-erako azken sailkapena orain dela 16 urte bizi izan zuen Athletic-ek (nik ez dut ia ezer gogoratzen), ordua da berriz ere horrelako zerbait bizitzeko, ezta?. San Mames-en Champions-eko ereserkia entzutearekin amestu dut beti.

la foto 4

Lehenengo erronka datorren igandean izango da. Oso aste intentsua bizitzen ari gara, komunikabideetan eta sare sozialetan proposamenak egiten ari dira igandean goiz- goizetik Bilbo zalez gainezka egon dadin. Eta okasio handietan bezala jokalariak hoteletik zelaira heldu arte zaleekin batera joango dira. Gau magiko bat bizitzeko zain egongo gara.

Sevillaren aurkako partida irabaztearekin ez da dena erabakita geratuko, baina aurrera pausu galanta izango zen. Ez da beharrezkoa zaleak animatzea, baina igandeko partidarako lehenengo taldeak bideo bat egin du, Club-aren ardatz inportanteenak azpimarratuz. ZU ZARA NAGUSIA (taldearen balore eta sentimenduak islatzen duen leloa) eta DENOK BATERA (gure helburuak lortzeko bidea).

Denok betera lortuko dugu, aupa Athletic!!

https://m.youtube.com/watch?v=EG6lUsq9XOs

 

 

 

 

 


Shares