::Mikel Etxebarria.
Loreto ezpatari trebea dugu. Haren zaletasunari buruz solas egiteko aukera izan dugu eta horrela, oso ezaguna ez den esgrimaren berri eman digu.
Zure zaletasuna kontuan harturik, D´artagnanen filmak gustuko izango dituzu.
Bai. Txikitatik horrelako filmak gustatu zaizkit, eta horregatik aspalditik nuen gogoan pelikuletan ikusten nuena egitea.
Zer izen du esgriman aritzen denak?
Guk “ tirador” hitza erabiltzen dugu.
Zeintzuk dira “ tirador” on baten ezaugarriak?
Xake-jokalarien estrategia, arte martzialek ematen dituzten mugikortasuna eta mugimenduen edertasuna, eta nola ez, distantzia egoki neurtzea.
Kirol arriskutsua da?
Ez da arriskutsua, baina jakin behar duzu etxera beltzunez beterik helduko zarela.
Jende gutxi ibiltzen da esgriman, zu zelan hasi zinen?
Nik ez dut ulertzen zergatik ibiltzen da hain jende gutxi esgriman. Txikitan gehienoi gustatzen zaigu ezpatekin jolastea, gauza naturala da. Gero, berriz, gurasoek beste kirol batzuk aukeratzen dituzte seme-alabentzat. Nire kasuan, Bilbon hasi nintzen, Artxandako polikiroldegian. Hasieran seme-alabak hasi ziren, eta gero ni, 40 urte nituela
Fisikoki kirol gogorra da?
Ni 40 urterekin hasi nintzen eta ez nengoen sasoian. Gero, apurka-apurka hartzen duzu, kirol gogorra baita.
Zeintzuk dira erabiltzen diren armak?
Floretea, ezpata eta sablea. Bilbon floretea eta ezpata baino ez dira praktikatzen. Sablea, berriz, Donostian egiten dute. Luzeran, pisuan eta eskua babesten duen aldean dira ezberdinak armak. Gainera, arauak ere ezberdinak dira. Ezpatarekin gorputzaren edozein atal ukitu ahal duzu eta besteekin gerritik gora baino ez.
Bai, hemen taldekakoak dira. Ni orain dela 12 urte Euskadiko txapelduna izan nintzen.
Esgrimak leku gutxi betetzen du hedabideetako kirol-saioetan.
Olinpiadetan baino ez da agertzen. Hala ere, gaur Interneti esker txapelketa batzuk ikusi ahal dira.
Esgrima jauntxoen kirola izan da?
Lehen bai, baina orain udal – instalakuntzetan ikastaro bat egiten baduzu, txandala baino ez duzu behar.
Jarraitzen duzu esgrima praktikatzen?
Ez, duela 12 urte lesio bat izan nuen; gainera, garai hartan lan gehiegi pilatu zitzaidan eta pena handiz utzi behar izan nuen.



![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Eskerrik asko Loreto, oso testigantza interesgarria zurea.
Oso ondo Loreto, pena handia ematen dit zuri ez ikustea gaur egun tiratzen Artzandan. Nik orain dela urte batzuk hasi nintzen tiratzen Artxandako polikiroldegian.