hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 05 / 8

::Maite Gonzalez Bilbao.

Giggs: red devilen ikurra

Giggs: red devilen ikurra

Ryan Giggs, Manchester-eko futbolariak, futbola utzi du. 40 urterekin, galestarrak, errekorreko zenbakiak ditu talde ingelesean. Bere kirol bizitzan zehar ia mila partida jokatu ditu Manchester-eko elastikoarekin 24 denboralditan, eta 168 gol sartu ditu. Gainera, apirilaren 22tik, jokalari izateaz gain, taldeko entrenatzaile ere bada, oso bitxia!

Old Trafford-ek merezitako agurra eman zion jokalariari. Manchester osoan entzun zen txaloaldia eskaini zioten zaleek. Giggs bezalako jokalariak klub bateko historia markatzen dutenetakoak dira, jokalari handiak, bai kalitate aldetik eta baita kolore batzuekin izandako konpromisoagatik.  Athletic-en ere horrelakoak izan ditugu. Jokalari hauek klubaren handitasunaren ikur dira nire ustez.

Ryan Giggs handienetako bat da, baina ez nik diodalako. San Mames-ek orain dela denboraldi bi Europa League-ko partidan, izugarrizko txaloaldia eman zion. Eta gure historia ezagutzen dutenek, badakite zale zurigorriek ez dutela edozein aurkari txalotzen, benetan merezi dutenak baizik. Giggs-ek keinu hau eskertzeko bere kamiseta Athletic-eko museoari eman zion.

Espero dut Ryan Giggs-ek  hurrengo erronka profesionaletan jokalari bezala izan duen arrakasta bera izatea.


Shares