hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 05 / 13

::Maite Gonzalez Bilbao.

Derbya izan genuen San Mames-eko denboraldiko azken partida, amaiera bikaina izateko aukera paregabea. Baina tentsio gutxiko partida izan zen zaleontzat. Athletic-en aldetik ez zegoen objektibo handirik jokoan, hiru puntu gehiago lortzea, 70 puntuko marka gainditzea, zaleekin Champions League-eko sailkapena ospatzea … motibazio gehiagorik ez zutela uste dut, eta hori igarri egin zen. Nahiz eta derby batek, berez,  jokalariei ilusio berezia sorrarazi,  indar pixka bat falta zitzaien.

Ansotegik, Errealeko jokalari bizkaitarrak, astean zehar honako hau esan zuen “Athletic baino kalitate gehiago daukagu, baina erakutsi behar dugu”. Atzo aukera paregabea zuten adierazpen hori egiaztatzeko, baina ez zen horrela izan. 37 jardunaldi izan dituzte “kalitate” hori  erakusteko, baina zenbakiak hor daude, Athletic-ek Errealak baino 10 puntu gehiago ditu. Athletic-ekiko lehiak Ansotegi itsutu du.

Igandean Errealak ez zuen ezer berezirik egin, zuhur aritu zen. Gure aldetik Muniain-ek diferentziak markatu zituen. Gainera Aduriz-en falta asko nabari zen, eta Toquero-ren mugak argi geratu zuren. Errealak berdintasuna lortzean, talde biek berdinketa sinatu zuten. Horren ondoren derbya bukatu egin zen.

Muniainek partida zoragarria egin zuen

Muniainek partida zoragarria egin zuen

Nahiz eta amestutako partida ez izan, zaleok Txapeldunen Ligan jokatzeko sailkapena ospatu genuen, denon artean lortu baitugu!! Gainera, Karrantzako ardiek emandako artilearekin egindako bufandak oparitu zizkiguten, “Gu  gara San Mames” esaldiarekin. Bufanda berezia da hori, ardia horiek San Mames zaharreko zelaitik elikatu baitziren!!

Ez zen bufandarik gabeko zalerik egon

Ez zen bufandarik gabeko zalerik egon

San Mames oso garrantzitsua izan da denboraldi honetan, klabea izan dela esango nuke. 12 garaipen, lau berdinketa eta porrot bi, 40 puntu lortu ditugu etxean, zenbaki borobila. Espero datorren denboraldirako ere magia hori mantentzea, gainera lehenengo partida Champions-ekoa izango da, eta maila eman behar dugu!!

 


Shares