::Mikel Etxebarria.
Larunbatean, hamaikaetabateko kide batzuk Athleticeko peñek urtero antolatu ohi duten jaian egon ginen Muskizen. Aurreko urteetan ez bezala, ospakizuna Bilbotik kanpo izan zen eta afariaren ordez, bazkaria izan zen.
Ekitaldi nagusia bazkaria eta ondorengo sari- banaketa izan arren, goiz-goizetik nagusiek zein txikiek non disfrutatu izan zuten: txosnak, txup-txup (sic) trena, herri-kirolak, zanpantzarrak … Txosnen inguruan Iribar, Koldo Agirre, Argoitia eta Guillermo; hau da, Athleticen iragana eta geroa, zaleen agurrak. Eskertzekoa da horrelako izarrek jarraitzaileokin duten eroamena!
Bazkaria frontoian, 550 lagun inguru Gasca enpresak presatutako menuaren inguruan. Janaria eta edaria soberan eta indabak, postreak, kafea eta txupitoak errepikatu zituenik ere egon zen.
Jarraian, sari banaketa. Aurtengo irabazleak Guillermo eta Irene Paredes izan dira. Irenek ezin izan zuen garaikurra jaso Valentziarako bidean zegoelako kopa kanporaketa jolasteko. Banaketaren ostean , peñen arteko bidaien zozketa. Sari nagusia, astebeteko egonaldia Kanariar uharteetan, Javi Martinez peñari. Batzuek proposatu zuten izena aldatu arte saria ez jasotzea.
Seietatik aurrera musikarako txanda. Hasteko txitxarrilloa eta egunari amaiera emateko betagarriren kontzertua.
Egun ederra familia eta lagun zurigorriekin pasatzeko.




![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Ea datorren urterako gehiago animatzen garen, egun pasa ederra egin genuen eta … eta Bilbora ekarriko bagenu? …