hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 05 / 26

::Mikel Etxebarria.

Larunbatean, hamaikaetabateko kide batzuk Athleticeko peñek  urtero antolatu ohi duten jaian egon ginen Muskizen. Aurreko urteetan ez bezala, ospakizuna Bilbotik kanpo izan zen  eta afariaren ordez, bazkaria izan zen.

Ekitaldi nagusia bazkaria eta ondorengo sari- banaketa izan arren, goiz-goizetik nagusiek zein txikiek non disfrutatu izan zuten: txosnak, txup-txup (sic) trena, herri-kirolak, zanpantzarrak … Txosnen inguruan Iribar, Koldo Agirre, Argoitia eta Guillermo; hau da, Athleticen iragana eta geroa, zaleen agurrak. Eskertzekoa da horrelako izarrek jarraitzaileokin duten eroamena!

Iribarrekin eta Koldo Agirrerekin

Iribarrekin eta Koldo Agirrerekin

Bazkaria frontoian, 550 lagun inguru Gasca enpresak presatutako menuaren inguruan. Janaria eta edaria soberan eta indabak, postreak, kafea eta txupitoak errepikatu zituenik ere egon zen.

Bazkari zurigorria

Bazkari zurigorria

 

Jarraian, sari banaketa. Aurtengo irabazleak Guillermo eta  Irene Paredes  izan dira. Irenek ezin izan zuen garaikurra jaso Valentziarako bidean zegoelako kopa kanporaketa jolasteko. Banaketaren ostean , peñen arteko bidaien zozketa. Sari nagusia, astebeteko egonaldia Kanariar uharteetan, Javi Martinez peñari. Batzuek proposatu zuten izena aldatu arte saria ez jasotzea.

Guillermo saria jasotzen

Guillermo saria jasotzen

Seietatik aurrera musikarako txanda. Hasteko txitxarrilloa eta egunari amaiera emateko betagarriren kontzertua.

Egun ederra familia eta lagun zurigorriekin pasatzeko.

Erantzun bat orain arte.

  1. Juan Carlos Murillo dice:

    Ea datorren urterako gehiago animatzen garen, egun pasa ederra egin genuen eta … eta Bilbora ekarriko bagenu? …


Shares