hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 05 / 27

::Mikel Etxebarria.

Andrea Alfarok kazetaritza ikasi zuen, baina egun eskolaz-eskola ibiltzen da amaraunaren arriskuei buruzko hitzaldiak ematen. Hitzaldiak euskaraz ematen ditu eta  hemendik gutxira  arriskuok saihesteko gida-liburua ateratzeko asmoa du. Gaur euskaltegiko gelatik atera dugu eta tarte txiki bat eskaini digu bere lanaz hitz egiteko.

Zein da eskoletan egiten duzun lana?

Gurasoekin eta haurrekin elkartzen gara. Hitzaldia emateaz gain, adibide praktiko batzuk jartzen ditugu umeek arriskuak antzematen ikas dezaten eta gurasoek jakin dezaten zelan erantzun horrelako arazo baten aurrean.

Andrea Alfaro

Andrea Alfaro

Zeintzuk dira eskoletan  gertatzen diren arazorik ohikoenak?

Sexting, grooting eta ziberbulling-a. Sexting-kasuak oso arruntak dira . Nork bere buruari argazki sexi bat atera eta beste bati bidaltzen dio. Argazki hori bidalita, ez da posible kontrolatzea nori helduko zaion. Grooting-ean heldu batek haur edo gazte baten izaera eta itxura hartzen ditu. Helburua da beste gazte batzuen konfiantza eta laguntasuna bereganatzea,  argazki eta bideo konprometituak lortzeko. Argazki eta bideo horien bidez, mehatxua egiten die gazteei material gehiago lortu nahian. Ziberbulling-a, berriz, berdinen arteko jazarpena da. Maiz pentsatzen da haur lotsati eta izaera txikikoei gertatzen zaiela, baina ez da horrela. Whatsapp-ak oso arriskutsuak dira, modu errazean pertsona bati buruzko gezurrak eta zurrumurruak zabaltzen dira eta. Biktimentzat oso gogorra da, gelakideen  kritikak etengabe jasotzen baitituzte.

Zein da gurasoen papera?

Edozein arazotan legez, gurasoen papera oso garrantzitsua da, baina askotan gurasoak ez daude oso jantzita sare sozialetan. Ume batek esan zidan amari ezin ziola ezer kontatu, horretaz ez duelako piperrik ulertzen. Guk haurrei beti esaten diegu gurasoek informatikaz gutxi jakin arrean, laguntza eskatzen asmatuko dutela, nora jo jakingo dutela. Bestetik, haur bati telefonoa edo ordenagailua oparitzean, oso inportantea da haurrek eta gurasoek  elkarrekin ikastea zelan blokeatu, zelan saihestu arriskuak … Halakoetan, askotan, haurrak irakasle-lana egin beharko du, baina berdin dio, sortutako konfiantza-giroa oso garrantzitsua delako.

Internteten bidezko jazarpena  eta fisikoa lotuta daude?

Batzuetan aldi berean gertatzen dira. Whatsapp-en bidezko jazarpenak eraso fisikoak eragin ditzake. Hala ere, baliteke aldrebes gertatzea; hau da, gazteen arteko borrokek edo liskarrek bide ematen diete jazarpen egoerei.

Zein da eskolaren erantzukizuna? Erasoak sarean gertatzen badira , zein da eskolaren zeregina?

Haur bat biktima bada, berdin da non eta nork sortzen duen erasoa. Eusko Jaurlaritzak badu jardunbide bat  eta eskolak derrigorrean jarraitu behar dio. Protokolo horrek, ordea, huts egiten du batzuetan. Inplikatuta dauden umeen gurasoen arteko tirabirak ohikoak dira eta horixe da arazoa konpontzeko eragozpenik handiena. Behar den zuhurtzia galtzen da eta jazarpena patio-kontu bihurtzen da.

Zelako harrera duzu eskoletan ematen dituzun eskoletan?

Gurasoak, denbora ezagatik edo, nekez etortzen dira ikastoletara. Horregatik, nire helburua gaiari buruzko liburua idaztea da, Interneten eta euskaraz.

Amaitzeko, zer aholku emango zenioke inolako ardurarik gabe sarean ibiltzen den gazteari?

Pasahitz segurua jartzea, kontu handia edukitzea bidaltzen diren gauzekin, ezezagunekin harremanik ez izatea eta telefonoa edota ordenagailua blokeatzen jakitea.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

www.didakneteuskaraz.com

info@didaknet.com

 

 

 

 

 

 

 

Erantzun bat orain arte.


Shares