hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 06 / 2

::Maite Gonzalez Bilbao.

 

Jose Iragorrerekin Lisboan

Jose Iragorrirekin Lisboan

Ostiralean familia zurigorriaren kide ezagun bat joan zitzaigun. Jose Iragorri, Radio Popular-eko kazetari ezaguna, hil egin zen. Kazetari asko daude talde zurigorriaren eguneroko berriak jarraitzen dituztenak, baina Iragorri berezia zen. Batez ere partida egunetan egiten zuen emankizunengatik gogoratua izango da.

“Bakalao Bakalaooo” oihuarekin ospatzen zituen Athletic-eko jokalariek egindako golak. Izugarrizko sentimenduarekin abesten zituen golak, benetan bizitzen zituen partidak. Nik ez dut inoiz ahaztuko orain dela zazpi urte Iragorrik abestuko gol bat. San Mames-en Zaragoza-ren aurkako partida jokatzen zuten zurigorriek, eta ezinbestekoa zen partida hori irabaztea. Llorente eta Yeste-ren arteko jokaldi batek zoramena sortu zuen zelaian, baita Iragorrirengan ere. Bideo honek oraindik hunkitzen nau. https://www.youtube.com/watch?v=PUIoD0kBaXU

Lisboan egon nintzenean, Europa League-ko final erdian, bera ezagutzeko aukera izan nuen. Gizon hurbila eta atsegina iruditu zitzaidan. Berarengana hurbiltzen ziren zale guztiekin oso adeitsu azaltzen zen. Nire argazki-album-erako argazki bat egin nuen berarekin, maitasun handiz gordetzeko argazkia.

Zeruan beste izar athletic zale bat daukagu. Ziur nago dagoenetik bakalao bakalao abesten jarraituko duela!


Shares