hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 06 / 10

::Maite Gonzalez Bilbao.

Datorren denboraldiari begira futbol taldeetan jokalarien joan etorriak hasi dira. Athletic-ek fitxaketaren bat egingo du seguruenik, Borja Viguera-ren fitxaketa ia eginda dagoela diote. Baina garrantzitsuena orain arte dagoen jokalarien blokea mantentzea da.

Defentsatik hasi da Athletic. Garrantzi handikoa izan zen pasa den denboraldian talde zurigorriak atzealdean lortutako oreka. 38 jardunalditan 39 gol jaso zituen, Ligan hiru taldek bakarrik jaso zituzten Athletic baino gol gutxiago.

Carlos Gurpegi eta Aymeric Lapoerte, beteranotasunaren eta gaztearen ausardiaren arteko konbinazioa oso arrakastatsua izan da. Gurpegiren lesioaren ondoren, San Jose-k ere oso ondo jardun zuen. Gurpegik denboraldiz denboraldi berritzen du bere kontratua. Jokalariak badaki bere belaunak dituen limitazioak, eta lesioek markatuko dute haren etorkizuna.

laporte

Defentsako ardatz horretan funtsezkoa izan den beste jokalari bat Laporte izan da. Jokalari honen inguruan zurrumurru asko egon dira, talde askoren interesa piztu du. Baina ostiralean gai honen inguruan lasaitasun pixka bat jaso genuen. Nahiz eta Athletic-ek eta Laporte-k euren arteko kontratua luzatu ez, 2018. urtean bukatzen da, desegite klausula 6 milioitan handitzen da. Orain jokalaria fitxatu nahi dutenek 42 milioi ordaindu beharko dituzte. Jokalari oso ona da, baina beste talde batek ordaintzeko zifra oso altuegia dela uste dut;  beraz, urte batzuetan lasai egon gintezke gai honekin.

Hirugarren zentralaren rol-a ederto bete zuen Mikel San Jose-k, eta klub-ak 2018. urte arte luzatu du haren kontratua. Gainera, futbol munduan ohikoa ez den bezala, San Jose-k berak negoziatu du bere kontratua, manager-rik gabe.

Athletic-ek bide ona darama. Momentuz datorren denboraldirako atzelariak ‘lotuta’ daude. Gainera, aipatutakoa kasuetan badago harro eta  pozik egoteko arrazoirik:  taldearekin erakutsi duten konpromisoa. Seguru hurrengo egunetan berriak ditugula fitxaketen arloan.

 


Shares