hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 06 / 18

::Maite Gonzalez Bilbao.

Athletic-eko neskek Erreginaren Kopako finalera heltzea lortu dute asteburu honetan finalerdietan Levante kanporatu eta gero. Finala Ceutan jokatuko dute datorren larunbatean. Valentzian bezala seguru zale zurigorri askoren babesa izango dutela Ceutan.

Igandekoa ez zen kanporaketa erraza izan. Lehenengo partida etxean  jokatu eta gero, hutsean bukatu zena, Valentzian erabaki behar zen dena. Gure jokalariek gutxienez gol bat sartu behar zuten finalera heltzeko.  34. minutuan Nekanek gola egin zuen, gol horrek gol bi sartzera behartzen zituen Levantekoak. Horrela, hasieratik oso bideratuta zegoen partidan zurigorriek aurrea hartu zieten Valentziarrei. Azkenean huts eta bi bukatu zen norgehiagoka.

Garaipaenaren poza

Garaipaenaren poza

Gure neskek denboraldi honetan lortutakoak meritu handia dauka, nahiz eta komunikabideetan behar bezalako oihartzuna ez izan. Bigarren postuan bukatu dute Ligan, pasa den denboraldian bezala, eta hori ez da batere erraza, nesken liga gero eta lehiakorragoa izaten da eta. Taldearen lehenengo hiru urteetan Liga irabazi zuten zurigorriek; beraz, badirudi orain lortutako bigarren postuak balio gutxiago duela, baina ez da horrela.

Bigarren aldia da Erreginaren Kopako finalera heltzen direla. Orain dela urte bi ere txapelketa honen finala jokatu zuten Espanyol-en aurka, baina ezin izan zuten kopa Bilbora ekarri.  Ea oraingokoan posible den!!

Aurrera neskak!!! Koparen bila!!


Shares