::Miren Gonzalez Bilbao.
Athletic zaleen artean denetarik dago. Jatorri desberdinetako zaleak eta baita gaitasun desberdinak dituztenak ere. Baina Athletic-ek bere fundazioaren bitartez zale guztiengan pentsatzen du, batez ere, San Mames-en jokatzen diren partidetan.
Athletic Club Fundazioak, mugikortasun murriztua dutenentzako zuzeneko laguntza berezia martxan jarri du San Mames-en. Hamasei boluntariok osatutako taldeak daude beharra duten zaleei laguntzeko.
San Mames-eko ateen inguruan egoten dira gazteak. Hauen betebeharra da dagokien jesarlekura heltzeko arazoak dituzten ikusleei laguntzea. Era berean, umeei ere luzatzen zaie programa hau.
San Mames-en jokatutako partida guztietan boluntarioak norgehiagoka hasi baino ordu bat eta laurden lehenago egoten dira ateetan. Boluntarioek sarreratik dagokien eserlekura hurbiltzeaz gain, partida amaitutakoan ere irteeraraino laguntzen diete.
Horrelako ekintzek, txikiak izanda ere, mugikortasun arazoak dituztenenei San Mames-en futbolaz gozatzeko aukera ematen diete. Athletic denok baikara!


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



