hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 09 / 16
Andrea Alfaro

Andrea Alfaro

 

Laster ikasurtea hasiko da. Ziur aski ikasteari ekin baino lehen, sentimendu batzuk izango dituzue. Beheko mailetan, agian, emozioa, jakin-mina… eta goiko mailetan, batez ere, ikastaroa errepikatzen baduzue, amorrua, nekea, eta batzuetan, uzteko gogoa.

Sentimendu horiek guztiak pairatu ditut, pairatu ditugu. Orain dela hiru urte, udan, ikaskide batekin topatu nintzen, Habe 1 ez zuen gainditu eta lanerako behar zuen arren, erabakita zeukan ez jarraitzea. Animatu nuen eta azkenean matrikula egin zuen, orain Habe 1 eta 2 dauzka. Imajinatzen duzuenez, oso pozik dago. Aurten, beste ikaskide batek  Habe 2 gainditu du baina harek ere, sei deialdi, sei aldiz bizi behar izan du azterketaren esperientzia .

Euskara ikasten dugunean oso urrun ikusten dugu helburua, Everest igo beharko bagenu bezalako sentimendua; batzuetan, eta batez ere goiko urratsetan, aurrera egiten ez dugula ematen du, edo gero eta gutxiago dakigula leporatzen diegu, hainbatetan, irakasleei blokeatuta gaude eta. Hala ere, pazientzia pixka bat, adorea, aldarte ona eta helburua lor daitekeela sinesten  baduzue lortuko duzue, dudarik gabe! eta lortu eta gero, betiko gaiei agur esango diezue baina zoritxarrez betiko ikaskideei eta iarakasleei ere bai.

Nik, aurten agur esan diet Habe 3 lortu dudalako baina espero dut betiko tabernan noizean behin topatzea JMZabalako ikaskide eta irakasleekin, gure kezkak, ardurak, beldurrak, elkarri esaten genizkion tabernan, gustura barre egiten genuen leku berean, kafea edo garagardoa hartzen genuen bitartean.

Eutsi horri!

Eta amaitzeko, eskerrak eman behar dizkiet nire irakasleei (Soraya, Asier, Nerea, Maria Luisa, Agurtzane, Yaiza, Mikel eta Eufemia)

 

::Andrea Alfaro.

 

2 Erantzun orain arte.

  1. Patxi dice:

    Eskertzekoa da zure eskutitza, sentimenduak eta emozioak partekatzen dituzulako. Neu ere ikasle nintzelarik, antzeko etsipen eta pozak bizi izan nituen, adibidez: behin hileta-elizkizun batean negoela, hildakoaren familiakoei ez nizkien, bada, «goraintziak» eman, «neure doluminak» esan barik… eta horrela ehunka pasadizo!
    Diozunez, ikasbidea goraberatsua da, baina eusteko gai bagara, azkenean beste askok bezala esango dugu: «ezina, ekinez egina».
    Neuri dagokidanez, euskara-irakasle oraindik ere jarduten badut (ia-ia 30 urte pasata), honexegatik da: taldean elkarrekin (ikasle zein irakasle) sortzen diren harremanak ordezkaezinak direlako, «nor-nori-nork» eta horrelako trakeskerietatik haratago.
    Amaitzeko, ez dago dudarik «delako taberna horretan» elkartuko garela, baita euskararen aldeko edozein gertakaritan ere. Beraz, adiorik ez!!!

    P.D. Uste dut Mikelek esango zizula, baina jakizu, Andrea, blog hau zeure adierazpide duzula.

  2. larroikoa dice:

    Tabernan, betiko orduan batzen zarete?. Ea Durangoko Azokan euskaltegiko ezagunen batekin aurkitzen naizen. Agur bero bat CIU eta TUTORE andre/jaun agurgarriei.


Shares