hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 10 / 13

Ebolan, hainbat gauzatan legez, sexu-bereizkeria nabaria da. Datuak argigarriak dira oso: kutsatu eta hildakoen artean askoz handiagoa da emakumeen kopura gizonena baino. Hau irakurrita, batzuek ondorio erraza aterako dute eta, antzinako usteei lotuta,  gizonezkoen gorpuzkera eta indarra aipatuko dituzte emakumeen zoritzarreko patu hori azaldu nahian.

Izurriteek, gaixotasunekin batera,  jendearen ezjakintasuna eta uste okerrak zabaldu dituzte. Oraingo honetan ikasiko ahal dugu gauzak aldatzeko!

Ebolak ezarritako sexu-bazterkeriaz «Ebolaren generoa» artikulua  idatzi du @gurutzeizagirre-k Berria egunkarian.

 

Gurutze Izagirre. Argazkia Berriatik aterata.

 

 


Shares