::Jon Orcasitas.
Partida polita zen egoerari buelta emateko. Azkenean, puntu batekin konformatu behar. Ez naiz sartuko partidaren inguruko laburpen bat egiten, baizik eta aldez aurretik, Bilboko kaleetan bizi izandako giroaz jardungo dut, hain zuen, bi taldeetako zaletuen artekoaz.
Celtaren peñetako batek (Arosa irlako Carcamans) eta Athletikeko beste batek (Zazpiak bat Indautxu) adiskidetzeko jardunaldia antolatu zuten. Horren inguruan, Iñigo Cabacasen omenez dagoen plakan lore eskaintza egin zen, bi peñetako arduradunen eskutik. Jarraian, aurreskua dantzatu zuten. Bazkaldu aurretik, poteoa egin zen eta galiziarrek ekarritako muskuiluak (40 kg gutxi gorabehera) dastatu egin ziren. Oso goxo zeuden…!!!
Jatorduan, Doña Kasilda parkean jarritako mahai batzuen inguruan bildu ginen. Giro eta harreman ona antzematen zenbi taldeen zaletuen artean. Menua hauxe izan zen: indabak txorizo eta odolosteekin. Haiek dastatzeko astirik ez genuen izan, zeren eta berehala San Mames inguruko tabernetara joan baikinen edaten jarraitzera, partidaren ordua iritsi arte. 18:00etatik aurrerakoa, guztiok dakigu.
Asmoa da, egutegia eta ordua lagun baditugu, bigarren itzulian Vigora joatea adiskidetasun eta anaitasun giro hau berriz bizitzeko.




![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



