::Mikel Etxebarria.
Barrenkale eta Barrenkale Barrenan ez da giro. Auzokideek eta «eguneko» tabernariek eztanda egin dute «after» batzuen bezeroek eragindako gehiegikeriengatik. Larunbat eta igandeko goizetan poertaera desegokiak nagusi diren arren, inguruko auzokideek adierazten dute udalaren erantzuna oso biguna izan dela. Haien esanetan, arazoa ez da konpontzen isunak jarrita, egun bateko diru-bilketa isunengatik ordaindu behar den kopurua baino askoz handiagoa da eta.
Hala ere, ororen gogora egitea, gauza nekeza da. Zenbait ostalarik eta bezerok udala gogor kritikatu dute araudia oso zorrotza izateagatik. Hauen ustez, udalaren asmoa gaueko giroa erdigunetik industrialdeetara eramatea da; hau da, bezeroak «poligonero» bihurtzea.
Bilboko gauaz eta giroaz hitz egiten denean, kezkatu eta atsekabetu egiten naiz. 40 urte baino gehiago ditugunok, nora joan gaitezke gauez irteten garen apurretan? Ez dut neure burua ikusten industrialde bateko diskoteka batean. Aspaldi, gaztea nintzenean, diskoteka batera joatea, Larios edatea, zapata beltzen barruan galtzerdi zuriak eramatea edota antiojo berdeak eramatea ez zegoen ondo ikusita, «txarrenetik txarrena» zen. Horregatik, egun, ezin naiz diskoteka batera joan. Nire gaztaroari traizioa egingo nioke.


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Bilboko tabernetan, orokorrean, giro ona dago, baina salbuespen batzuk daude,adibidez: Zorrozaurreko leku batzuetan iskanbila asko daude jende motagatik. Mazarredon ere taberna arriskutsuak daude, esate baterako: Zabalgune Enparantzaren ondoan.
Esan beharra dago Bilboko gauetan kontu handia eduki behar duzuela.
Gaur egun giro desberdina da, hau da, jendearen nahaste borraste handia dago.
Alde batetik, ona da kulturagatik, baina bestetik, arazoak sor daitezke.
Ordutegiari begira, lehen tabernak ordu txikiak arte egoten ziren irekita.Orain, leku bereziak izan ezik, 12ak arte bakarrik daude zabalik.
Leku hauek gustatzen ez baizkizue ez dago zer eginik. Mota guztietako jendea nahastuta dagoenez gero, iskanbila gehiago sortzen dira.