hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 11 / 4

Orain gutxi agertu da prentsan. Getxoko 30 udaltzainek eranskailuak eramango dituzte haiekin euskaraz egin daitekeela jakinarazteko. Hasiera batean, berriak poztu ninduen baina, ondo pentsatu ondoren, berria ez dela hain pozgarria konturatu nintzen. Izan ere, pegatina horiek egoera triste baten isla dira. Porrotaren estalkia

Udaltzaingoa euskalduna izango balitz pegatinak soberan egongo lirateke. Aspaldi martxan jarri zen Euskararen Legea bete ez delako adierazgarri dira eranskailuak. Lege horren arabera,  2 hizkuntza ofizial dugu, eta erakundeen aurrean nahi duguna erabiltzeko  eskubidea dugu, inolako pegatinari erreparatu gabe. Inork gutxik ulertuko luke Logroñoko funtzionario batzuek gaztelaniaz dakitelako erakusgarria eramango balute. Bada, hemen eskertzekoa omen da.

 

El Mundo egunkaritik ateratako argazkia

El Mundo egunkaritik ateratako argazkia

 

 

 


Shares