Alfredo eta Ivan.
Pasa den ostiralean, azaroak 7, Bilboko Arte Ederretako museora joan ginen Hiperrealismoari buruzko erakusketa ikustera. Hiperrealismoa Bigarren Mundu Gerraren ondoren sortu zen, EEBB-etan, potentzia ekonomikoa izateaz gain, potentzia artistikoa zirela ere erakutsi nahi zutelako.
Eta, zer dakigu hiperrealismoari buruz? Hiperrealismoa argazkietan oinarrituta dago eta artelan bakoitza egiteko argazki asko erabiltzen direnez, ‘errealitate’ guztiak jaso ahal dira irudi bakar batean. Horregatik, “fotorrealismo” izena ere hartzen du.
Erakusketa hiperrealismoaren hiru belaunaldietan antolatuta dago. Lehen belaunaldian ezin da mugimendu bati buruz hitz egin, artista bakoitzak bere kabuz lan egiten baitzuen, eta ez zituztelako printzipiorik komun. Hala ere, bazeuden errepikatzen ziren hainbat ezaugarri: kristalaren eta metalaren irudikapena, erreflexu ugari… artistari bere trebetasuna erakusteko aukera ematen ziotenak. Bigarren belaunalditik aurrera, aldiz, patroi berberak jarraitzen dituzte.
Oso argi ikusten da nola hiperrealismoak eboluzionatu duen argazkigintzaren parean. Hasieran, argazki makinen definizioa urria zenez, batez ere, bodegoiak eta gertu zeuden objektuak irudikatzeko erabiltzen ziren. Baina, argazkien definizioa hobetu ahala, artistek eraikinen eta paisaien xehetasun guztiak jasotzeko aukera izan dute.
Amaitzeko, esan behar dugu oso interesgarria iruditu zitzaigula, baita oso ikusgarria ere. Artelan batzuk baziruditen benetako argazkiak zirela, eta ematen zuen, asko hurbilduz gero, zure erreflexua agertuko zela irudian. Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiogu gure gidari, Naiarari, bere azalpenak oso argiak izan zirelako eta erakusketa oso atsegina egin zuelako.


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Oso azalpen interesgarria. Naiarak irakurriko balu pozarren egongo litzatekeela uste dut; horregatik, saiatuko gara zuen artikulua irakur dezan.
Eskerrik asko, benetan, zuen partaidetzagatik! Ordaina izango du eta.
Eskerrik asko. Lan ederra egin duzue