hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 11 / 20

::Ana eta Patricia.

Zenbat aldiz pasatzen gara Gran Via kaletik eta ez diogu eraikin dotore horri erreparatzen? Zertarako erabiltzen da? Zein da bere historia? Zergatik da hain garrantzitsua gure historioan?

Guineak egindako beirateria

Guineak egindako beirateria

Aurreko ostiralean joan ginen Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia bisitatzera; izan ere, Jauregiak Bizkaiaren historioa izugarri islatzen du bai fatxadaren bidez, bai ondarearen bidez. Zoritxarrez, bizkaitarrok ez dugu ezagutzen zein izan den erakundearen eginkizuna. Aintzina, Jauregi honetan erabakirik nagusienak hartu ohi zituzten. Horrez gain, agintari gorenek baitaratzeko erabiltzen zen.

Sartu orduko, atarian giro boteretsua antzematzen da, eradokin dotore-dotoreak baititu eta ohorezko mailadiaren aurrekoa da. Berau, zalantzarik gabe, eraikinaren arkitekturazko zati garrantzitsuena da, Joaquin Lucarini-ren zizelaz landutakoa.

Behin goiko solairuan, beirategiak atentzioa eman zigun,  ikusgarria baita. Horren bidez, denboran zehar  gure gizartean  izandako aldaketen testigantza ematen digu. Alde batetik, gure baserritarren landa, nekazaritza eta abelzaintzako tradizio zaharrak. Beste aldetik, labe garaietako industri tximinea handiak, sortzen ari diren industria berriak eta erdian, irudia nagusi dena, Bizkaia irudikatzen duen Andrea, gure askatasunaren sinboloa den Gernikako Arbolaren azpian eserita.

Solairu nagusian hainbat areto daude, bakoitza bere estiloan apainduta. Gainera, ukaezina da ondare horien balio historikoa ez ezik, balio artistikoa ere nabarmena dela. Adibidez, Altzari guztiak edota edergarriak, eskuz eginda daude eta  egoera  onean daude.

Bestalde, koadroetan zein sabai guztietako margolanetan gure historioaren pasarterik garrantzitsuenak agertzen dira, esate baterako, Gernikako Arbolaren azpian Fernando Katolikoak zin egin zuen unea,  Oinaztar eta Ganboarren bakezketa. .. Hori guztia gutxi izango balitz, Bizkaiko persona ospetsuenen irudiak ere ikus ditzakegu.

oinaztarrak

Oinaztar eta Ganboarren bakezketa

 

Bukatzeko, pitxar batzuek gordetzen duten pasadizo bitxi baten berri izan genuen. Eugenia de Montijo, Napoleon III.arekin ezkontzeagatik, Frantziako Enperadoresa bihurtu zen. Euskalduna zenez, Aldundiari hiru pitxar oparitu zizkion, bertan euren erretratuak agertzen direnak. Senarra eta semea hil zirenean, Eugeniak pitxarrak berreskuratu nahi izan zituen, baina Aldundiak ezetz esan zion, baliagarriak izateagatik.

Begi-bistan dago ezinezkoa dela agertutako xehetasun guztiak aipatzea; izan ere, bazter guztietan ikusteko merezi duten objektu baliodunak daude. Hori dela eta, anima zaitezte gure historioaren zati hori ezagutzera, merezi du benetan!

 

 

 

 


Shares