hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 11 / 28

::Espe eta Aida

Atzo, Amaia, OLBEren Programa Didaktikoaren arduraduna, etorri zen euskaltegira. Programa horren bidez, OLBEk nahi du jendea musikara hurbil dadin eta horretarako hitzaldiak antolatzen ditu. Gure euskaltegia Programa horretan barruan dagoenez, aukera eduki genuen atzoko hitzaldiaz gozatzeko eta hurrengo hileetan operak  prezio erdian ikusteko.

Hitzaldian, opera ezagutzeko aukera izan genuen. Amaiak azaldu zizkigun zer den OLBE, eta nola antolatzen den opera bat.

Hasteko, esan behar da, Bilbok opera edukitzeko beharra ikusita,  lau lagun erabaki zutela opera ekartzea, eta horretarako elkartea sortu zuten  :  gaur egungo ABAO-OLBE.

OLBEK, operak antzezteko egoitzarik ez duenez, Euskalduna Jauregia eta Arriaga antzokia antolatzen ditu. Eta, urtero, bi programa izaten du; bata, izango da helduentzako opera Euskalduna Jauregian, eta bestea, senideentzako ikuskizun desberdinak Arriga Antzokian (ABAO Txiki). Horietako bat, gutxienez, euskaraz izango da. Horrez gain, lehen aipatutako Programa Didaktikoa du.

Madama Butterfly. 14/15 denboraldirako programatu duten opera. Argazkia ABAOren web orritik hartuta.

Madama Butterfly. 14/15 denboraldirako programatu duten opera. Argazkia ABAOren web orritik hartuta.

Eta, nola egiten da opera? Esan dezakegu, antolaketa ikusten duguna baino askoz konplexuagoa dela eta bi taldetan sailkatu ahal dugu; alde batetik, agerian edo bistan dagoena eta beste alde batetik, eskutatuan dagoena.

Eszenatokian, bakarlariak, abesbatza, figuranteak, dantzariak, dekoratuak eta atrezzoa ikusten dira. Eta, fosoan, orkestra sinfonika osoa eta musika zuzendaria kokatuta daude.

Oihalaren atzean, ‘Backstagean’, eszena zuzendaria, erregidorea, teknikariak, makinistak, karakterizazioak egiten dituztenak eta jostunak daude.

Amaiaren azalpen interesgarriak

Amaiaren azalpen interesgarriak

Hau guztia kontuan izanda, opera batean lan egiten duten lagunek asko dira eta bakoitzaren ardura oso zehaztuta dago. Horrexegatik, emaitza ona lortzeko, lan handia egin behar da, bereziki pentsatzen badugu, aurten bost titulu aurkeztuko dituztela, eta titulu bakoitza prestatzeko izugarrizko gaiak kontuan eduki behar direla.

Alde batetik, musika zuzendariak opera eta bakarlariak aukeratu behar ditu eta horrekin batera, abesbatza eta orkestra zuzenduko behar ditu, eta beste aldetik, eszena zuzendariak figurazioa eta dantzariez arduratuko da. Beraz, aipa daiteke ehun pertsonatik gora egon daitekeela eszenatoki gainean eta oso zainduta egon behar dira bai dekoratuak, bai jantziak. Normalean dekoratuak eta jantziak oso garestiak izaten direnez, alokatzen dira eta gero moldatu behar izaten dira bai aktorearen neurrira, bai eszenatokiaren neurrira. Horregatik hainbat persona hartzen dute parte ikuzkizun horretan.

Amaitzeko, azaldu nahi dugu hitzaldiari esker, gure operari buruzko ezagupena handitu egin dela eta gogotsu gaudela aurtengo operaren bat entzuteko.

Eskerrik asko Amaia eta Juan Mateo Zabalako ikasleok anima zaitezte. Aukera aparta da.

 

 


Shares