hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 12 / 15

::Mikel Etxebarria.

Datorren urtetik aurrera ezin izango da erre futbol-zelaietan. Beste urrats bat zelaiak eliza bihurtzeko eta  ikusleak eliz neska/mutil. Alkohola debekatu zuten, ura tapoirik gabe eraman behar da eta geure gustuko ez den jokalariaren kontra zerbait esateagatik isun ederra jasoko dugu.

Betiko zahatoa desagertzeko zorian dagoen espeziea da, eta denbora gutxi barru gauza bera gertatuko da tortilla-ogitartekoarekin. Osasun eta ziurtasunaren izenean futbolaren esentzia kolokan jartzen ari dira. Futbolera ondo pasatzera eta disfrutatzera joan ziren, goaz eta … joango dira? Auskalo.  Espero dezagun gure katedrala gogo-jardunak egiteko komentu ez bilakatzea.

 

Zein da zuen ustea? Zer iruditzen zaizue osasunaren izenean erretzea eta alkohola debekatzea? Horrela jarraituz gero, nolakoa izango da futbol-zelaien giroa?

EFE

Argazkia EFE agentziakoa

 

 

 

3 Erantzun orain arte.

  1. Soraya eta Santi dice:

    Guk uste dugu, oro har, arazoa konpontzeko ezarritako neurriak gehiegizkoak direla.
    Futbola ikustera joaten garenontzat, normalean giroa funtsezkoa da. Horregatik ez dago ondo bokata jan eta ardo zein ura (bakoitzak nahi duena)hartzeko eskubiderik ez izatea.
    Nahiz eta arauak egon, guk espero dugu zaintzaileak oso zorrotzak ez izatea arauak apurtzen ditufgunokin

  2. Patxi dice:

    Pasadizo batetik hasiko naiz, niri gertaturikoa, ordea. Orain hamabost bat urte jazoko zen. Behin partida hasia zegoelarik, bazkide bat altxatu, eskuan sekulako txokorra zuela, eta txapel-gorri batengana hurreraturik, hauxe esan zion haserre: ¡Oye, a ver si le dices algo a ése -albokoaz ari zen- que está fumando un porro y me está poniendo la cabeza como un bombo! Jakina, txapel-gorriak erantzun zion ezion ziola hura ohartarazi, berari halako zereginik ez zegokiola eta.

    Non dago muga, beraz? Niri kalte egiten didan horretan? Eta, niri portaera batek minik egiten ez badit, hor konpon besteak (kaltetuak izan daitezkeenak, bestalde)?

    Nire ustez, elkarbizitza eta errespetua izan beharko lirateke hau guztiau bideratzeko gakoa. Baina, zoritxarrez, horrelakoak galtzen direnean, botere publikoek hartzen dituzte norbanakoei legozkiekeen erantzukizunak.

    Gai honetan ere gu geu, bazkideok, ados jarri ezinean, goitik beherako agindua datorkigu, norberaren jokabidea arautu nahian. Hori pena! Baina, zoritxarrez, ematen du ez dugula ikasten, beti uzten baititugu geure adurak alde batera.

  3. Nuria dice:

    Gai honek urduri ipintzen nau bai erretzailea naizelako, bai irain asko esaten dudalako.

    Azken bolada honetan tabakoaren kontra egotea modan dagoenez, ez dakigu noraino helduko garen gai horretan.Esan bezala erretzailea naiz baina gero eta leku gutxiago daukat erretzeko. Nik orain arte sen ona erabil ohi dut bai kaleetan bai san mamesen; izan ere gaur arte inork ez dit deus esan behar izan; baina gaurtik aurrera ez dakit nola portatuko naizen gero eta mugatuta bainago.

    Dena den, Mikelek esan duena, bazkideok ados jartzearena, konponbidea da, nik uste.


Shares