::Patxi Orcasitas.
Atzean negargarri eta aurrean kamuts. Pasa den urteko joko alai eta errazaren berririk ez. Ligako talderik makalen aurkako partida kaskarrek urduritasuna eta haserrea piztu dituzte eta, ondorioz, ahazturik genituen txistu eta oihuak ageri izan dira. Egorera ez da samurra ekainean kontratua berritu behar duen entrenatzaile batentzat; izan ere, talde batean buruak moztekotan, entrenatzailearena izan ohi da lehena jausten. Halakoetan, presidenteek «kirurgia erraza eta merkea» nahiago izaten dute, gaoixotasunaren beste eragile batzuek aldagelan jarraituko dutela jakinda ere.
Gauzak horrela, zelan deritzozue Athletic-ek Valverderi kontratua luzatzeari?


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Datorren denboraldiari begira Valverdek Athletic-en jarraitu behar izateari buruz nire iritzia azaldu nahi dut.
Lehenengoz eta behin uste dut talde baten joko txarraren errua ez dela bakarrik entrenatzailearena. Kontuan hartu behar ditugu jokalarien benetako maila, beren prestakuntza, beraien arteko koordinazioa, aldagelan sor daitezkeen istiluak eta, jakina, entrenatzaileak erabakitzen dituen hamaikakoak.
Nolanahi ere, egia da talde baten egoera txarrari aurre egiteko errezena dela entrenatzailea kaleratzea, hau ia klub guztietan ohikoa da, eta Athletic ez da, orain arte behintzat, salbuespena izan. Horregatik nire ustez harrigarria da oraingo egoera txarrean neurriak ez hartzea; aitzitik, gogora dezagun Bielsaren irteera Athletic-etik, zaletu gehienen iritziaren contra. Athletic-eko zaleak jasankorrak eta ulerkorrak dira, baina beren buruari galdetzen diote ea komenigarria ez den taldearen egoera bideratzeko entrenatzaile berri bat ekartzea.
Bestalde, egokia da hauteskundeak aurreratzea aurkez litezkeen beste hautagaiei ia denbora eman Gabe?
Ona litzateke honi guztiari buruzko hausnarketa sakona egitea, Urrutia jauna!
Valverdek jarraitzearen aldekoa naiz. Athleticek azken liga irabazi zuenetik bitan baino ez da Europako txapelketarik gorenean egon, eta Valverde izan da azkena lortzen. Egia da aurtengo jokoa txarragoa dela, baina kontuan hartu behar dugu taldea indartu barik hiru txapelketetan gaudela.Gainera,ezin dugu ahaztu Athleticek jaso dituen gol asko eta asko jokalarien hutsegiteak izan direla. Laporte, Iturraspe,Balentziaga, Muniain, Iraizoz eta abarrek gol ugari oparitu dituzte. Erderaz esaten den legez, feriako txinbera batek baino gehiagotan huts egin dute. Nire ustez, benetako arazoa da Valverdek ez duela txinbera egokirik akastunak ordezkatzeko.
Amaitzeko datu bat: orain arte Valverdek hiru denboraldi burutu ditu Athleticen eta bitan taldea Europara joan da.
Hasteko esan behar dut Valverdek jarraitzearen kontrakoa naiz; dena den argi daukat ez duela jarraituko, denboraldi honetako emaitzak ez ezik, bere garaia ere amaitu delako. Denok dakigunez gure Athletiken entrenatzaileek ez dute irauten bi denboraldi jarraian.
Horretaz gain, aurten, hauteskundeak egonez gero, hautagai bakoitzak bere entrenatzailea aurkeztuko du. Ondorioz, aurpegi berri bat, (ezaguna bada ere), aurkeztuko digute eta Valverde ez da haietako bat izango, nik uste.
Amaitzeko, Valverderi eskerrak eman nahi dizkiot gure taldean egindako lanagatik. Seguraski urte gutxi barru berriro Athletiken aulkian egongo da, bestela denborak esango du.
Ados nago orain arte esandako gauza gehienekin. Valverderen lana orain arte txalotzekoa eta eskertzekoa izan da. Bikaina izan da, egia esan. Hala ere, ni ez nago berak jarraitzearen alde; are gehiago, nire ustez Valverdek bere postua utzi behar du ahalik eta lasterren. Azken denboraldi honetan iparra galduta dabil, argi dago zer egin ez dakiela. Hartu dituen hainbat erabaki ulertezinak izan dira, batez ere jokalariei dagozkienean (gaur titularra, hurrengo partidetan deialdian sartu ez eta gero berriro titularra, adibidez). Egoera honen adierazgarri onenak bere keinuak dira; oraindik gogoratzen ditut bere aurpegia eta imintzioak Bate Borisov-en kontrako partidan.
Athletic-ek aldaketa behar du eta oraintxe behar du; horrela jarraituz gero denboraldia oso luze egingo zaigu eta. Ideia berriak behar ditugu eta horretarako Lezaman ez dagoen eta Lezamakoa ez den entrenatatzaile berria behar dugu, baina ez hurrengo denboraldiari begira, oraintxe bertan baizik.
Nire ustez, Valverdek orain arte egin duen lana polita da. Hala ere, aurtengo denboraldian, gauzak -Herreraren ordezkoa aurkitu, jokalari batzuen errendimendua, partiduetako aldaketak- ez dira atera espero bezala eta ondorioz emaitzak ez dira zelaian ikusten. Hortaz, eta kontuan izanda, martxoan hauteskundeak egongo direla, ondo legoke entrenatzaile berri bat ekartzea eta mundu honetan esaten den bezala ziklo berri bat hastea. Horrekin batera, udan taldea berrindartuko beharko dugu hainbat jokalarirekin. Adibidez, atzelariak (ezker, eskuin eta erdikoa, baldin eta Laporte joaten bada), erdikoa (mediapunta), hegalekoak eta aurrelaria; nahiz eta Williams eta Guillermo bezalako jokalariak izan
Valverderi kontratua berriztazeko eztabaida pil-pilean dago. Valverdek urte hauetan egindakoa ikaragarria dela uste dugu, baita eskertzekoa ere. Hori esanda, Athletiken onura bilatu behar da eta horrexegatik Valverde kanporatu behar dela pentsatsen dugu; ezinbestekoa da gaur eguneko egoeran aldaketa sakonak egitea, argi dago jokalari guztiak kanporatu ezin ditugula eta.
Horrela San Mameseko armailetan zabaltzen den zurrumurrua isiltzeko aukera izango dugu, lasaitasun bila. Dena Athleticen alde.