Irakurketa txokoan Harrian Mezua liburuaren lehenengo 100 orriak irakurrita, zuen iruzkinak emateko gai izango zarete. Blogak beste talde batzuetan dauden irakurleekin harremanetan jartzeko aukera ematen digu. Galdera hauei erantzuten badiozue, gure txokoa handiagoa izango da.
Hona hemen galdera batzuk:
Zer iruditzen zaizue idazlearen estiloa?
Nolakoa da Asianek Alberrorekin duen harremana?
Nolakoa da foruzainen arteko harremana?
Maitasun istoriorik sortuko da? Noren artean?
…
Liburuari buruzko bideoa ikusteko klikatu hemen

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Ladron Aranaren estiloa gustatzen zait. Erraz irakurtzen da eta irakurtzen jarraitzeko gogoa pizten dizu. Narrazioan zehar, apurka-apurka,zertzelada arin batzuk agertzen dira eta horiei esker pertsonaiei buruzko infirmazio zehatza lortzen dugu. Adibidez, Logroñoko familiari buruz ez du deskribapenik egin, baina denok dakigu nolakoa den.
Lehen aldia da Alberto Ladron Aranaren eleberri bat irakurtzen dudala. Erraza eta arina da. Gainera, intrigazko liburuak gustatzen zaizkit.
Orain arte ehun orri irakurri ditut. Badakit gutxi direla segurtatzeko baina, ez dut nabaritzen inolako maitasun harremanik. Ordea, ziur asko irudimena izango da, Asianek haurdun dagoela sumatzen dut.
Pasada hutsa nobela hau! Gabonetan oparitu zidaten, baina denborarik ez orain arte irakurtzeko. Pare bat egunetan irentsi dut, ez nekien honelako nobelarik zegoenik euskaraz, baina Ladronen gehiago irakurtzeok gogoa piztu zait. Norbaitek gomendatuko dit baten bat? Ikusi dut Arotzaren Eskuak dirudiela ospetsuena, baina norbaitek irkurri du?
Irakur ezazue, ez zaizue damutuko!!! Aupa.
Aupa Ander!
Guk euskaltegian dugun Irakurketa Txokoan irakurri genuen eta jendea oso pozik geratu zen. Edozein bilatzailetan sartzen bazara Ladronen liburauk agertzen dira. Lehenengo lanak zientzia fiziozkoak izan ziren, eta gainontzekoak eleberri beltza.
Eskerrik asko zure ekarpena gurean uzteagatik!!!