::Mikel Etxebarria.
Hona hemen Torinoren zenbait datu eta bitxikeria:
Izenak: 1890ean Internazionale izenarekin sortu zen. 1906an FC Torino izena eman zioten. 2005ean, ekonomia arazoak zirela eta, taldea birfundatu behar izan zuten eta Torino Football Club izena hartu zuen.
Supergako ezbeharra: 40ko hamarkadan Torino Italiako talderik indartsuena zen. Urte horietan taldeak sei liga jarraian irabazi zituen, baina 1949an bolada horrek zoritxarreko amaiera izan zuen. Izan ere, jokalariak zeramatzan hegazkinak Supergako Basilikaren aurka talka egin zuen eta 18 jokalari hil egin ziren.
Gigi Meroni: Morini 60ko hamarkadako jokalaririk onenetarikoa izan zen eta hari esker taldeak liga bat lortu zuen. Zoritxarrez, jokalaria gorenean zegoenean auto-istripuz hil zen. Attilio Romerok, jokalariaren jarraitzaile sutsuak, eragin zuen istripua. Gezurra badirudi ere, 35 urte geroago Attilio Romero taldeko presidentea izango zen.
Jarraitzaileak: Turinen Il Torok Juventusek baino jarraitzaile gehiago ditu. La Veccia Signorak, berriz, zale gehiago ditu Italiako beste eskualde batzuetan zehar.
Zelaiak: Filadelfia Stadio-a izan zen lehenengo zelaia. Horretan lortu ziren taldeak dituen titulu gehienak. 1963tik aurrera Comunale-n jokatu zuen, zelaia Juventusekin partekaturik. 1990tik aurrera Delle Alpi-n jokatu zuen. Zelai hori Italiako mundialerako eraiki zen, baina Torinoren jarraitzaileak ez ziren inoiz eroso sentitu, Juventusen aurkako derbyetan baino ez zelako betetzen. Horregatik, 2006an berritu zuten Comunale zaharrera itzuli ziren. Zelai horretan Torinok baino ez du jokatzen; horregatik, izena aldatu zioten. Ostegun honetan Athleticek bisitatuko duen zelaiak Grande Torino Stadio du izena. Hirugarren bisitaldia izango da, Comunale zaharrean bitan jokatu zuen eta. Espero dezagun hirugarrenean lehoiek emaitza hobea izatea.



![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



