::Fontsi Montoya
Berriro finalera eta berriro ere arazo bera, non jokatu finala, hain zuzen ere. Athleticek eta Barcelonak Madrilgo Santiago Bernabeun nahi dute, baina Florentino Perezek, Real Madrideko “capoak”, aitzakiak ipintzen ditu erregearen txapelketako finala euren futbol zelaian ez jokatzeko. Errepikatzen den egoera honek hausnarketarako aukera ematen du eta niri, behintzat, gaiaren inguruko hainbat galdera bururatzen zaizkit, adibidez: Federazioak zergatik ez du esaten non jokatuko den finala finalistak zeintzuk diren jakin baino lehenago? Zergatik ez da jokatzen urtero futbol zelai berean? Badago aukera Espainiatik kanpo jokatzeko? Eta Espainian izan behar badu, onartuko lukete Mirandesen futbol zelaian jokatzea, adibidez?


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Nire uste apalean, Anoetan antolatu behar dute, horrela zuriurdinek benetako futbola zer den ikusteko aukera izango dute.
Beno, bromaz aparte, gai korapilatsua da.
Bi taldetako zaleek bihurriak zarete, himnoa entzutearen zain zarete aize musika «sortzen» hasteko. Niri hori bost axola, baina badago horren kronta dagoen jende asko: Florentino adididez. Eta Florentinoren eskuetan aurkituko duzue Santiago Bernabeuren giltzak, beraz … zer nahiago duzue? txistuka egitea ala estadiorik handienean jokatzea ?
Badakit zein izango den zuen erantzuna: «Bernabeun jokatu nahi dugu, zintzoak izango gara».
Baina ezagutzen zaituztet eta txistuka hasiko zarete himnoa hasi bezain pronto.
Beraz… badakizue, Balentziara !!
Nire lagun batzuek dagoeko egin dituzte erreserbak Balentzian, badaezpada.
Neuk, behintzat, Santiago Bernabeun finala joka dezaten nahi dut, Camp nou kenduta, edukierarik handiena duelako, gainera denok dakigunez, zenbat eta leku gehiago egon, orduan eta bazkide gehiago sartuko gara. Baina Florentinok bere etxean nahi ez gaituela argi dagoenez, beste leku bat bilatu behar dugu.
Hori dela eta, bi futbol zelai geratzen dira Balentzia eta Sevilla, hain zuzen ere, baina nik ez dut nahi bata, ezta bestea ere, Bartzelonan jokatzea nahiago izango nuke, tamalez, aukera hori ez dago nire esku.
Aurrekoari erantsi nahi nuke arazo hau, non jokatu, konpontzea oso erreza dela. Fontsik dioen bezala, Federazioak esan behar du non jokatu duen finala lehiaketa hasi baino lehen. Hau eginda, arazo hau desagertuko litzateke.
Dena den, finala aukeratzen duten zelaian egongo naiz bai txistu egiteko, bai Athletic animatzeko, futbolaz mintzaten garenean, ordezkatzen nauen bakarra Athletic da eta.
Egia esan, gustuko neuke Bilbon berton jokatuko balitz, baina gatx ikusten dot, Bartzelonak amore emon beharko leuke-eta. Dana dala, zurrumurruak dabiz Carton hotela-eta bete-beterik dagozala final-egunerako; hortaz, batek daki!!!
Erreatitatera bueltatuta, uste dot Madrilen jokatu beharko ebeela, bertakoa zelai handiena dan ezkero; baina egoera dagoan moduan dagoala pentsatzekoa da Sevillan edo Valentzian izango dala.
Bat nator gorago esan dozuezanekaz, hau da, Federazioak aldez aurretik -egutegia egiteagaz batera- erabagi beharko ebala non jokatu.
Etxean baino hobeto,inon ez. Valentzia eta Sevillako hoteletan egin dutenak ez du izenik. Beste leku batzuetan ebolak jota hil behar dugun saguak garela diote. Madrilen, osteleroen iritziaren kontra, men egiten diete Florentiniren udako terrazei. Aguirre,Tebas, Cospedal eta abarrek ez dute gurekin ezer nahi eta XXI.mendeko legenardun bihurtu gaituzte.
Horregatik ez bada ere, ez dago txistu egiteko motiborik?
Eta irabazlea da……. Camp nou.
Han egongo gara!!!!
AUPA ATHLETIC!!!!!!!!
Azkenean Bartzelonan, non eta aurkariaren etxean. Egia esan, lehenengo mementu batean ez zitzaidan erabakia bat ere ez gustatu. Hala ere, pentsatzen jarrita ez da hain txarra. Lehenengo eta behin, bai Mestallan, bai Betisen baino zale gehiago eraman ahal izango ditugu zelaira, horrek izan ahal dituen ondorioekin. Sarreren zozketa saihestu ahal izango dugu…?. Bigarrenik, Bartzelonak talde hobea izango du bai, baina Kamp Noun jokatzeak ez die presio handiagoa sortuko beraien zaleen aurrean edo etxean irabazteko…? Horretaz baliatu gaitezke…!!!. Azkenik, azken 37 urteotan zelai ez neutraletan jokatu diren hiru finaletan, etxeko taldeak ez du inoiz irabazi. Hortaz, zergatik ez da Kampnouazoa gertatuko…?