hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2015 / 03 / 23

 ::Jon Orcasitas.

Ohitura bihurtu den bidaia baten berri emango dizuet. Izan ere, aurtengoarekin hirutan egin dut. Vigorakoa, hain zuzen. Irteera ostiraleko 23,55tan zen. Hala ere, hogei minutu beranduago martxan jarri zen autobusa. Galiziako hirira heldu aurretik, bi geldialdi egin genituen indarrak hartzeko. Goizeko hamarretan gure hotelera iritsi ginen. Maletak logeletan utzi, bufanda eta kamiseta ipini eta kalera berriz ere. Izan ere, hamabietan autobusa hartu behar genuen Arosako Irlara joateko. Bertan, bi peñen arteko anaidetasun ekitaldia antolatuta zegoen; Bilboko Zazpiak Bat Indautxu eta bertoko Carcamans hain zuzen ere. Bidaia ez da luzea, zeren eta ordu batean egin baitezakegu. Era berean, oso herri polita da. Bitxikeria moduan, zazpi forma duen irla da.  Beraz, aukerarik baduzue animatu zaitezte!!!

Bilbon ez bezala, eguraldi ezinhobea izan genuen. Beroa eta eguzkia, argazki honetan ikus dezakegun moduan:

 

AROSA

 

14,30ean aurreikusita zegoen bazkaria hasi zen. Bertan, Galiziako produktu nagusienak dastatzeko aukera izan genuen: olagarroa, muskuiluak, empanada, txurraskoa. Denetarik jan genuen!!! Edateko, Estrella Galicia garagardoa, kalimotxoa… Bazkariaz gosatzeko,  herriko gaita talde bat izan genuen alboan. Vigorako autobusa elkarrekin hartu aurretik, irlatik paseotxo bat egin genuen. Hona hemen, herri osoa ikusten den menditik ateratako argazkia:

 

AROSA 2

 

Autobusa arratsaldeko 19,15etan hartu genuen eta 20,00etarako Balaidosen ginen aldez aurretik dagoen giroa bizi ahal izateko. Partidaren ordua iritsi arte, zelaitik hurbil dauden tabernetan egon ginen bi taldeetako zaleok. Hamarretatik aurrera gertatu zena denok dakizue dagoeneko. Beraz, ez naiz askoz gehiago luzatuko.

 

BALAIDOS

 

Igandean, eguerdiko hamabietan etorria egin genuen eta autobusean 9 ordu egon eta gero, gaueko bederatzietan -gutxi gorabehera- Bilbora heldu ginen. Oso nekatuta, baina pozik bizitako giroarekin eta lortutako 3 puntuekin.

 

 


Shares