Athleticek Paolo Maldini italiarrari emango dio “One Club Man Award” saria. Saria iaz sortu zen, eta haren helburua da bizitza osoan talde berean jokatu duten jokalariei gorazarre egitea. Atzerriko jokalariei horrelako omenaldiak egitea ez dago txarto, Athleticen izena eta filosofia ezagutarazten laguntzen baitu. Baina, zergatik ez dugu gauza bera egiten gure jokalariekin? Minutu bateko isiluneak hunkigarriak dira oso, baina Aranguren, Maguregi, Artetxe, Lezama … joan zaizkigu merezi zuten omenaldia jaso barik.
Iribar, Saez, Larrauri, Uriarte, Koldo Agirre, Etura, Argote, Dani, Carmelo, Carlos, Argoitia eta abarri gusturago egingo nieke txalo Maldiniri baino. Ez dago zalantzarik Athletic hortik zehar saltzea merazi duela, baina hemengo zaleei, gazteei bereziki, erakutsi behar diegu lehoi zaharrez harro egon behar dutela.
Zer iritzi duzue «One Club Man Award» sariaz? Zein jokalariri egingo zeniokete omenaldia?


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Saria iaz sortu zutela diozu. Sona handia lortuko badu, ordea, ulergarria eta beharrezkoa da kanpoko «izarrak» saridun izatea. Nik neuk, hala ere, gogoko nuke bi urtean behin gutxienez bertoko bati zor zaion aitorpena emango balitzaio, adibidez, gorago aipatu duzun eta «azala» Athleticen alde eman zuten haietako bati. Jakina, «salduak» (Llorente…) ez lirateke hautagai.
Oso egokia iruditzen zait besteen ibilbidea saritzea, gainera hori talde berean izan bada. Estatuan adibide asko daude, adibidez Bartzelonako Puyol, Madrileko Sanchis, Deportivoko Fran, Valentziako Fernando, Sevillako Monchi… Estatutik kanpo, Tottenhameko King, Manchesterreko Giggs, Liverpooleko Carragher, Interreko Bergomi, Milaneko Baresi. Gurean, Athletikeko eta Errealeko jokalari asko.
Atzo, San Mamesen, halako kontuetan oso jantzita dagoen batek komentatu zuen balizko irabazleen zerrendan Arkonada dagoela. Ez dakit nik zelan hartuko luketen zaleek.
Nik omenaldia emango nieke Gurpegiri eta Tottiri.
Ez erretiratu azkenengoa! Oraindik ere, bere minututxoak dauzka eta ondo aprobetxatzen ditu gainera jeje