hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2016 / 05 / 11

Larunbat honetan agur esango diogu Gurpegi handiari.  Hitz bakar batez deskribatu beharko bagenu jokalari nafarra honako hau izango litzateke: konpromisoa. Athleticen balore eta  koloreak  gorputz eta arima  defendatu  ditu, eta horregatik behin baino gehiagotan urratu dizkiote gorputza eta arima. Osasunari luzapenean sartu zion gola, Pichu Cuellarrekin izan zuen lesioa,  bi urteko zigorra beteta itzuli zeneko eguna, Supercopa Bartzelonan altxatu zuen gau ahaztezin hura … asko dira Gurpegik eman dizkigun une gogoangarriak, zintzotasun eta apaltasun erakustaldiak.

“Onak eta txarrak artu bear, eldu diran bezela” dio euskal esaerak eta horretan maisu izan da Andosillako altzairuzko lehoia.

Agur eta eskerrik asko Gurpe!!!

 

 

4 Erantzun orain arte.

  1. Jon Orcasitas dice:

    Athletiken baloreak islatu dituen jokalari eta kapitaina. Lezaman lan egiten eta lehen taldean jokatzeko ametsa duten umeentzat eredu polita.

  2. Atezain dice:

    Gurpe zu onena zara

  3. Patxi dice:

    Andosillakoa gogoz eta indar beterik heldu zen Athleticera, eta lehenengo urteetan bere ahalmenen erakustaldi ezin hobeak gozatu ahal izan genituen futbolzaleok.Geroago, ordea, zoritxarreko afera ezagunaren ondorioz, apartatuta egon behar izan zuen bi bat urtez; baina, itzuli zenean -nahiz eta luzaro sasoia berreskuratu ezinik ibili-, ostera ere tinko eutsi zion aurreko jokabideari, hau da, gorputz eta arima aritzeari. Azpimarratzekoa da, nire ustez, burdinazko borondatea, ataka zailenetatik ere ateratzen lagundu diona (zigorrak, lesioak eta abar).

  4. iñaki dice:

    Athletic-en inoiz ezagutu eta ezagutuko dudan jokalaririk fideletako bat. Zapatuan denok San Mamesera merezi duen agurra ematera.


Shares