hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2016 / 05 / 26

Askotan aipatu ohi da dopina zientzia baino arinago doala eta, atzo Dopinaren Aurkako Agentziak emandako datuak kontuan hartuta, argi dago legez kanpoko zientzialari eta laborategiek sistema barrukoek baino bitarteko gehiago dituztela. Kontua da Pekingo Joko Olinpikoetan parte hartu zuten kirolari batzuen laginak berriro aztertu dituztela eta orduko negatibo asko orain positibo direla.

“Garbizaleen” iritziaren aurka, gero eta gehiago dira dopinaren aurkako borroka bertan behera utzi behar dela diotenak, eta ematen dituzten arrazoiak ez dira azalekoak. Kontzeptu erantzunezinak balira bezala, kirolarien osasuna eta lehiakideen arteko berdintasuna darabiltzagu/darabiltzate dopina gaitzesteko. Baina, egia esan, kirol profesionala eta osasuna nekez uztartzen dira. Izan ere, aditu askoren ustez, kirolari profesionalen entrenamenduak eta bizi-azturak legez kanpoko substantzia lagungarriak baino askoz ere kaltegarriagoak izaten dira. Eta zer esan ustezko berdintasunaz? Herri aberatsek euren kirol- lorpenak goraipatzeko orduan bazterrean uzten dute berdintasunaren kontua, baina argi dago Kaliforniako unibertsitate bateko igerilari batek Ruandako batek baino prestakuntza eta bitarteko askoz hobeak izan dituela. Ekonomiak eragindako aldea ikaragarria da, baina inor gutxik hitz egiten du dopin ekonomiko horretaz.

Zer iritzi duzue?Dopina onartuko zenukete?

 

Ben-Johnson

4 Erantzun orain arte.

  1. 904.Montse, Fanny, Sagra eta Beatriz dice:

    Gu idazkian esandakoaren alde gaude. Alde batetik, pentsatzen dugu elite kirola egitea ez dela batere ona osaunerako. Entrenamenduak mutur pentsaezinetara eramaten du kirolariaren gorputza, eta kalte handiagoa.

    Beste alde batetik, idazleak esan bezala, ez da kontuan hartzen dopin ekonomikoa. Izan ere, kirolariek herri aberatsetan aukera eta baliabide gehiago izateak benetako ezberdintasuna sortzen du.

  2. Mikel,Olga eta Inma dice:

    Dopinari buruz gure iritzia emango dizuegu. Gaur egun kirolari askok legez kanpoko sustantziak hartzen dituzte markak hobetzeko. Kirolaren oinarria ahaleginean eta hobetzeko gogoan datzala kontuan hartuta, gainontzeko laguntzak hatzeari txarto deritzogu. Beraz, egungo dopina araudia bere horretan utziko genuke.

    Gainera, guk pentsatzen dugu dopinaren atzean interes ekonomiko asko daudela. Adibidez, kirol profesionalean aritzen direnek dirulaguntza edo soldata ikaragarriak irabazteko emaitzak,nola edo hala, lortu behar dituzte.

  3. Jorge, Iñaki eta Javi dice:

    Gaur egun, gero eta gehigotan dopinari buruzko berriak edozein komunikabidetan ikus ditzakegu. Denok dakigu kirol profesionala ez dela hain osasungarria. Izan ere, oso arrunta da kirolariek legez kanpoko sustantziak erabiltzea etekina eta errendimendua hobetzeko.
    Ildo berean, kirolari hauek beti mugan ibiltzen direnez, zaindu behar izaten dute zer har dezaketen eta zer ez.
    Azkenik, nahiz eta hainbat substantzia legalak izan, uste dugu araudi argiagoa ezarri beharko luketela.

  4. Sorkun, Ricardo eta Sergio dice:

    Dopina onartukotan ere, inoiz ez da egongo berdintasunik.

    Denok dakigunez, kirolari gehienek dopina erabiltzen dute. Hala ere, beti egongo da aldea hartzen diren produktuen arabera. Izan ere, herrialde garatuetan dopina kalitate hobea da eta eskuratzeko aukera gehiago dute. Errekurtso gutxiko herrialdeetan, ordea, askoz merkeagoak eta errazagoak topatzeko dira; gainera, kalitate eskasagoak ere bai.
    Bestalde, Herrialde garatuetako kirolariei zailagoa da harrapatzea dopineko kontroletan.
    Hortaz, non aurki dezakegu berdintasunik?


Shares