Tristea da kirol-lorpen batek Athletic jomugan jartzea eta poza izan behar zuena eztabaida bihurtzea. Nire ustez, zuzendaritza-taldea oker dago eta gabarra atera beharko zuen bi arrazoirengatik: emakumezkoek erakutsi duten kirol-mailagatik eta gizonekiko berdintasunagatik. Gainera, taldearen filosofia kontuan hartuta, Athletic kalera ateratzeko eta zaleengana hurbiltzeko aukera ez da inoiz alferrik galdu behar.
Hala ere, taldearen erabakiaren aurka egoteak ez du esan nahi kontu honi buruzko iritzi eta jarrera guztiak zilegi direnik. Komunikabideak agerian geratu dira eta izan duten jarrera negargarria izan da. Urte osoan zehar ia ez diote aipamenik egin taldearen kirol-ibilbideari, baina azken egunotan orriak eta orriak bete dituzte gabarrari esker. Egia esan prentsarenak ez nau batere harritu, komunikabideek horrela jokatuko zutela gauza jakina baitzen; sinadura-bilketa horrek, ordea, bai eman didala atentzioa. 30. 000 zalek? eman dute sinadura gabarra ateratzearen alde. Horrelako ekimena positiboa da, baina berdintasuna eta emakumezkoen kirola askoz hobetu sustatzen dira harmailak beteaz eta zelaian bertan animatuz.
Amaitu baino lehenago, lerro hauetatik gorazarre egin nahi diet BM Santutxu Atletismo Taldeko emakumeei. Behin baino gehiagotan Espainiako kros eta maratoi txapeldunak izan dira eta ez dute inoiz piztu prentsa edo zaleen arreta edo babesa.

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Emakume guztiok bota beharreko bertsoak.Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke. Neurria: Hamarreko handia.
«Zenbat izerdi, zenbat lanordu,
zenbat momentu kritiko.
Baina aspaldi esan genuen
ez genuela etsiko.
Orain gabarra eske gatoz gu
Bizkaian horren mitiko,
Bilbo aldeko uretan barna
ederki da ibiliko,
hautsa kentzeko ere ez zaio
horren gaizki etorriko!!
Gabarra dugu sinbolikoa,
ederra bezain berezi.
Urrutiari zuzentzen gara
gainditzeko mila hesi,
baloiarekin badaukagunez
horrenbeste abilezi,
liga txapeldun izan ostean
ez zaitez joan ihesi…
Gizonezkoen tratu berdina
ez ote dugu merezi?
Zuzenean ikusi ditut Urrutiaren hitzak . Unea eta jarrera ez dira egokiak izan.
Gabarra atera behar zen.ez ahal dira txapeldunak?
Futbola guztiontzat da berdina eta berdintasuna nahi badugu emakumeek gabarra atera behar izan zuten. Ez al zen gabarra aterako gizonek liga txapelketa irabaziz gero?