hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2016 / 06 / 7

Tristea da kirol-lorpen batek Athletic jomugan jartzea eta poza izan behar zuena eztabaida bihurtzea. Nire ustez, zuzendaritza-taldea oker dago eta gabarra atera beharko zuen bi arrazoirengatik: emakumezkoek erakutsi duten kirol-mailagatik eta  gizonekiko berdintasunagatik. Gainera, taldearen filosofia kontuan hartuta,  Athletic  kalera ateratzeko eta  zaleengana hurbiltzeko aukera ez da inoiz alferrik galdu behar.

Hala ere, taldearen erabakiaren aurka egoteak ez du esan nahi kontu honi buruzko iritzi eta jarrera guztiak zilegi direnik. Komunikabideak agerian geratu dira eta izan duten jarrera negargarria izan da. Urte osoan zehar ia ez diote aipamenik egin taldearen kirol-ibilbideari, baina azken egunotan orriak eta orriak bete dituzte gabarrari esker. Egia esan prentsarenak ez nau batere harritu, komunikabideek horrela jokatuko zutela gauza jakina baitzen; sinadura-bilketa horrek, ordea, bai eman didala atentzioa. 30. 000 zalek? eman dute sinadura gabarra ateratzearen alde. Horrelako ekimena positiboa da, baina berdintasuna eta emakumezkoen kirola askoz hobetu sustatzen dira harmailak beteaz eta zelaian bertan animatuz.

Amaitu baino lehenago, lerro hauetatik gorazarre egin nahi diet  BM Santutxu Atletismo Taldeko emakumeei. Behin baino gehiagotan Espainiako kros eta maratoi txapeldunak izan dira eta ez dute inoiz piztu prentsa edo zaleen arreta edo babesa.

4 Erantzun orain arte.

  1. Nerea dice:

    Emakume guztiok bota beharreko bertsoak.Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke. Neurria: Hamarreko handia.

    «Zenbat izerdi, zenbat lanordu,
    zenbat momentu kritiko.
    Baina aspaldi esan genuen
    ez genuela etsiko.
    Orain gabarra eske gatoz gu
    Bizkaian horren mitiko,
    Bilbo aldeko uretan barna
    ederki da ibiliko,
    hautsa kentzeko ere ez zaio
    horren gaizki etorriko!!
    Gabarra dugu sinbolikoa,
    ederra bezain berezi.
    Urrutiari zuzentzen gara
    gainditzeko mila hesi,
    baloiarekin badaukagunez
    horrenbeste abilezi,
    liga txapeldun izan ostean
    ez zaitez joan ihesi…
    Gizonezkoen tratu berdina
    ez ote dugu merezi?

  2. mikel dice:

    Zuzenean ikusi ditut Urrutiaren hitzak . Unea eta jarrera ez dira egokiak izan.

  3. atezain dice:

    Gabarra atera behar zen.ez ahal dira txapeldunak?

  4. Bittor dice:

    Futbola guztiontzat da berdina eta berdintasuna nahi badugu emakumeek gabarra atera behar izan zuten. Ez al zen gabarra aterako gizonek liga txapelketa irabaziz gero?


Shares