:: Maite González Bilbao.
Larunbatean Iniesta bero joan zen San Mamesetik. Bronka handia jaso zuen publikoaren aldetik, eta arrazoi osoz gainera. Bartzelonako jokalariaren hitzak San Mames-i buruz zaleen haserrea pizteko falta zen tanta izan ziren [ikusi].
Publikoaren eta jokalariaren arteko erlazioa tirabiratsua zen 2010-2011 denboralditik, Urte hartako partidan Iniestaren gehiegizko imintzioek Amorebietaren kanporatzea eragin zuten, eta San Mamesek ez du ahaztu. Gainera jokalariaren adierazpenek, San Mames ligako beste zelai bat bezala tratatuz, giroa berotu zuten. Horrela, bada, merezi zuen harrera jaso zuen zelairatzean [ikusi] .
Aste honetan argi geratu da dotoretasuna ez dela Iniestaren ezaugarrietako bat. Lelokeria hori esan baino lehen, hobe isilik geratu izan balitz! Hainbat taldekidek, esaterako Xavik edo Piquék, aitortu zuten ohore bat zela San Mames bezalako zelai batean jokatzea.
Nik ez nuen Iniestaren partetik horrelako hitzik espero. Gaizki pentsatua naizela usteko duzue, baina Katedrala Madrilgo Atlético-ren zelaiarekin konparatzea, zelai horrekin hain zuzen, maltzur samarra dela uste dut.
Askotan esaten dudan bezala, hobe futbolariak isil-isilik egongo balira, zeren ahoa zabaltzen duten bakoitzean … Baina gai hau, futbolarien hanka sartzeak eta beraien esaldi ulertezinak, hobe beste post baterako uzten baditugu … Perla handiak daude eta!

![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Oso jokalari ona eta trebea da, baina «gaingabetu» Iniestak nazkatuta nauka. Pasa den asteko adierazpenak, egia esan, ez zaizkit mingarriak iruditzen. Agian, jokalari azkar eta argiago batek beste modu batez erantzungo zuen, baina jokalari on eta buruargirik,dena pack berean, gutxi.Gainera, ezin dugu ahaztu gureek ere horrelako adierazpenak egin dituztela. Munianek iaz esan zuen ez zuela ezer sentitzen El Sadarren jokatzeagatik, eta Iruñean sortu zutena gehiegizkoa iruditu zitzaidan.
Haserretzen nauena da furbolean ezarri den «iniestismoa». Espainiako
zineak «landismoa» izan zuen moduan, futbolak «iniestismoa» du eta horren kontra egitea edo esatea bekatutzat hartzen da