Athleticeko neskek lehenengoz jokatuko dute gaur San Mames Berrian. Arerioa Dinamarkako Hjorring taldea da (UEFAren arabera, Europako bosgarren talderik indartsuena). Partida arratsaldeko zazpi eta erdietan izango da eta haurrentzako sarrera dohainik izango da.
Ez dago zalantzarik jokalarientzat gauza handia dela Txapeldunen Liga San Mamesen jokatzea, baina ez dira gutxi pentsatzen dutenak partida guztiak bertan jokatzeko eskubidea ondo irabazia dutela.