Mania hitza maiz erabiltzen da atzizki gisa jende askori gustatzen zaion pertsona, musika – talde edo jokoarekiko zaletasuna deskribatzeko. Horrela, bada, Beatlemania edo Pokemonmania hitz ezagun eta ohikoak dira.
Azken bolada honetan, berriz, beste ”mania” bat zabaltzen ari da munduko txoko guztietara: Trumpmania. Aurrekoek ez bezala, mania horrek ez du zerikusirik norbait edo zerbaitenganako zaletasun batekin; izan ere, askoz hurbilago dago hitzaren benetako adieretatik eta horregatik nazka, gorroto, ezinikusi eta higuin hitzek ederto definitzen dute zer den Trumpmania.
Gizonkeria, arrazakeria eta harrokeriaren ikur gordina munduko herririk boteretsueneko presidentegai izateak ilea laztu egiten dit. Zer darabilte buruan Trump-i sostengua eman dioten milioika amerikarrek?
Arrazoi handia zuen Green Day-k “American Idiot” abesten zuenean.
Gehien kezkatzen nauena da Trump bezalako pertsona-mota horietako bat Amerikako Estatu Batuetako presidentea izatea! Ezagun da bere senean ez dagoela bere agerraldi azkenak ikusita. Azkenaldian, matxismo eta arrazakakeriaz landa boterera iristeko edozein amarru egiteko kapaz dela erakutsi du.Izan ere, ez zaio inporta bere lehiakideari irintzea adeitasun eta begirunearen falta erakutsiz. Baina aitortu duen azkena kezkagarri baino kezkarriagoa izan da: presidente- hauteskundeak galdu ezean zeozer egingo lukeela!Espero dut aitorpen hori harropuzkeria hutsa baino ez izatea. Berak boterea modu bidezko edo bidegabe batean lortuko lukeela pentsatzeak kikiltzen nau. Iruditu ezazu Trumperen eskuen arteko mundu bat! Hirugarren mundu-gerra izan liteke Hitler berri batekin! Clintonek irabaz dezala, arren!
«Eskua galtzea baino, behatza galtzea hobe» esan ohi da. Hautagai biak txarrak dira, baina argi dago zein den txarrena.