hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2016 / 12 / 7

imagesSan Mames Berriko lehen kontzertua maiatzaren 30ean izango da. Lehengo zelaian Athleticen onespena ezinbestekoa zen horrelako ekitaldiak antolatu ahal izateko. Berrian, ordea, herri-erakundeek badute zer esan zelaiaren erabilpenaz. Izan ere, zelaia eraikitzeko orduan, Aldundiak, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak diru-ekarpen handia egin zuten zergadunen kontura. Laguntza haren truke argi geratu zen erakundeek zelaia erabiliko zutela euren interes eta beharren arabera.

Guns N´Roses-en kontzertuaren datuak ikaragarriak dira. Kalkuluen arabera, sarreretan, hoteletan, tabernetan, garraiobideetan eta abarretan 7,5 milioi euro bilduko dira, sarreren BEZagatik Aldundiak jasoko duen milioi bat euro barne. Beraz, arrakasta ekonomikoa erabatekoa izango da, baina ez nago ziur katedralaren ohiko eliztarrak gustura egongo direnik Axl eta Slash-en bisitarekin.

Zer iruditzen zaizue San Mames horrelakoetan erabiltzea?

8 Erantzun orain arte.

  1. Patxi dice:

    Lehenengo eta behin esan behar da dirua jartzen duenak agintzen duela; horrexegatik, hain zuzen, ekitaldia ospatuko delako erabakia herri-erakundeek hartu dute. Gainera, egia bada kontzertuak hiriari hainbeste diru ekarriko diola, ez da makala. Jakina, kaltetuak beti izango dira: futbol-zelaia, zenbait bazkide, etab. Baina, nire ustez, mesedeak eta onurak minak eta arazoak baino gehiago eta handiagoak direnez gero, Gun N´Rosesek San Mamesen jotzearen alde nago.

  2. Araceli eta Tania dice:

    Ados gaude San Mamesen kontzertuak egitearekin. Azkenean, denok ordaindu dugu futbol zelaia eta horrela gehiago aprobetxatu dezakegu aisealdirako. Halako ikuskizunek arrakasta handia izan dezakete eta ondo datozkio hiriari. Adibidez, ekonomiaren ikuspuntutik, bai tabernek bai dendek dirua lortuko dute. Turismo asko etorriko da eta hotelak beteko dira. Horrek guztiak Bilbo haziarazten du.

  3. Nuria, Monica, Itsaso dice:

    Ondo iruditzen zaigu, hirian dirua uzten badu; Bilbo munduan ezagutarazteko. Dena den, bai legea, bai elkarbizitza errespetatu behar dira. Zalantza bat daukat, lege berriaren arabera, alkoholdun edariak edan ahal izango dira kontzertuan?

  4. Erretxina dice:

    Guztion dirua gauza askotarako erabili da heritarron gustu eta zaletasunak kontuan hartu barik. Zer irudituko litzaizueke futbol-partida museo-batean antolatzea?

  5. Azeriak dice:

    Uste dugu etekinak ez direla hain handiak izango. Izan ere, etekin gehienak arlo pribaturako izango dira eta ez guztiontzat. Gainera, gastu publiko handia behar du; adibidez,belardiaren aldaketa, segurtasuna, garbitasuna, eta abar.

  6. Berdin zaigu dice:

    Alde batetik, ados gaude Bilboko hirirako diruaren ikuspuntutik onuragarria izango litzatekeelako, 7,5 milioi euro jasoko direlako hiriko arlo desberdinetan.
    Beste aldetik, ez gaude ados, zeren eta jende gazteak ez duen talde hori ezagutzen edo gustukoa.

  7. Rambo dice:

    Gure ustez, kontratuko baldintza zen erakundeen iritzia kontuan hartzea. Horregatik zelaiak futbola baino ekintza gehiago erabiltzeko balio berria izan behar du.

  8. oier dice:

    Nire ustez edozein talde etortzeak arrakasta handia izan dezake eta San Mames eszenatoki bikaina da kontzertuetarako; bai aforuagatik bai kokalekuagatik.


Shares