Pertsona, talde eta erakunde batzuek besteen pentsaera eta bizimodua kontrolatu nahi dituzte. Ziur daude pentsamolde zuzen eta duin bakarra dagola, eurena. Haiekin ados egon ezean, zibilizazioaren etsai bihurtuko zara eta, horrela, gizartearen eta ezarritako ohitura onen izenean jomugan jarriko zaituzte.
Horren guztiaren adibide dugu Madrilen geldiarazi duten autobus homofobo hura. HazteOir erakundeak haur batzuen sufrimendua areagotu nahi du inmorala den moral baten izenean. “Trans” haurrek guztion maitasuna, laguntza, babesa eta enpatia behar dituzte. Ume haien gurasoek seme-alabenganako begirunea baino ez dute eskatzen, ez diote inori kalterik egiten. Baina, zoritxarrez, beren burua katoliko zorrotz eta zuzentzat daukaten zenbaitek gorroto-kanpaina abiarazi dute ume babesgabe batzuen aurka.
Maitasuna, laguntza, babesa ematea, enpatia … ez ote ziren kristauek gorde beharreko baloreak? Konturatu barik , HazteOir eta enparauak hainbeste ikaratzen dituen deabruaren zerbitzari zintzoak baino ez dira.
Kontuz ibili ardi mozorrotuta otsoekin!! Isa al Masih-ek zioen bezala: «bere ekintzen bidez ezagutuko dituzue». Kristau izateko ez da nahikoa hori esatea haren moduan portatu behar da. Fariseo berri hauek mereziko zuten bigarren etorria…